Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Juan AGUIRRE SORONDO
Inork ulertzen ez duen historiaren paradoxa horietako bat da Mendaro. Lau milurteko baino gehiago dituzten bertako historiaurreko aztarnategiei kasu eginez gero, Mendaro antzinakoa dela pentsa genezake, baina jakizue Gipuzkoan eraturiko azken udalerria dela: zehazki 1984ko abenduan.
Ilustrazioa: Josemari Alemán.
Beste paradoxa bat ere gertatzen da Mendaron, oraingoan patuari lotua eta uholde forma duena, zeinak hainbat aldiz gure ondasun preziatuenak eraiste-material bihurtu dituen. Mendaroko ikurra San Antonioko zubia da, eta udal-erakundea eratu eta handik gutxira existitzeari utzi zion: horra beste paradoxa.
Mendaro gozoa eta bitxia da. Inguru hori erreka batek ureztatzen du, baina tarteka ureztatzeari utzi egiten dio. Aita Larramendiren arabera, Gipuzkoatik igarotzen diren guztietatik “arraroena eta bitxiena” da erreka hori: “Kilimonek umore aldaketa arraroak ditu. Bat batean gelditu egiten da, batzuetan gehiago, beste batzuetan gutxiago, beharbada egun batzuk, gehienetan hogeita lau edo hogeita sei ordu, edo ordu gutxi batzuk soilik...”. Zorienez, horrenbesteko nahierakotasun naturalak ez zuen galarazi hainbat burdinolak eta errotak funtzionatzea, ezta San Antonio zubi azpitik Deba ibaira merkantzia-kargamentuak eramatea ere. Bi faktore horiek, hain zuzen, Erdi Arotik bertako ekonomia dinamizatu dute.
Gozoa ere badela esan izan da, izan ere, askori Mendarok txokolate, erroskila eta bolaoen zaporeak gogorarazten dizkie. Oraindik Saint-Gerons familiak, ehun urtetik gora dituen familia txokolategileak, bere negozio txiki baina grinatsuarekin jarraitzen du. Bertan, txokolaterik onenaren ontzak erosi ahal izateaz gain, errotaren funtzionamendua ikusteko aukera izango dugu.
Txokolateari eta urari loturiko historia luzea duen herri gazte horretan jaiotakoei motxailak deitzen diete.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus