On Jose Migel eta mundu modernoa

Jokin APALATEGI BEGIRISTAIN

Lagundu

Nork ez du ulertzen “mundu modernoa” esaldiaren adiera! Baina norbaiti buruz galdetzen zaigunean hori “modernoa” al duk? Gutxienez gogoetara behartzen gaitu galderak. Kriterio bila jartzen gara: zertan oinarrituko gara bai ala ez erantzuteko orduan? Neuri egin didaten galderari erantzuteko hara nolako galbahetik pasatu dudan “mundu modernoa” esaldia. Lekuan lekuko eta garaian garaiko oro bizidunari “arrazonamenduz” erantzuteko dohainean legoke. “Arrazonamendu” horrek, bistan da, graduak dauzka. Bakoitzaren ahalez gain hezkuntzaren araberakoa ohi baita. Don Jose Migelena gorenekoa zen ahalez bezainbat hezkuntzaz lortua zuen jakintza neurriengatik. Horretarako Seminarioan formazio aroan zeudenei, ahantzi gabe, filosofia eta teologia ezagutza bikainak behar zituztela, “bidekari egokitzat historia, etnologia, soziologia eta psikologia kolektiboa” (Diario personal, nº 6,T. II, p.652) gomendatzen zizkien, zeren jende arruntaren zati handi bat, “está entregada al instinto, sin átomo de conciencia, teniendo la razón en continua cesantía: otros piensan por ellos; las formas sociales son sus prejuicios, o mejor, sus principios y normas de acción que les ahorran la molestia de pensar” (Diario personal, nº 6, T.II, p.643). Kultura eta forma sozialei buruz garrantzizko gogoetak dauzka bizitzan zehar: “el haber nacido del error un elemento de cultura, no obsta a su verdad y su utilidad. La noción de éter nació en los publos totemistas de consideraciones erróneas; con todo, su existencia parece que ha sido confirmada por la Física moderna. El haber nacido una religión a impulsos puramente sociales, no significa que su valor será siempre relativo o que se hallará en función de la sociedad; porque puede sobrevenirle un nuevo apoyo capaz de asegurar su existencia independiantemente de la sociedad, p.e., una concepción teleológica del Universo” (Diario personal, Nº 6,t.II, p.604). Horren osagarri beste gogoeta hau ere idatzi zuen: “un elemento cultural puede subsistir después que haya desaparecido el motivo a cuyo impulso surgiera y que le conservara en un principio: tal ocurre cuando se haya socializado, o de cualquier otro modo le haya sobrevenido otra significación. En estos casos ya no es el mismo elemento que en un principio, sino otro específicamente distinto y su vida está sujeta a los vaivenes de la nueva forma o significación adquirida” (Diario personal, nº 6,T.II, pp.603-604).

Baliarraingo Seminarioa

Baliarraingo Seminarioa.

“Arrazonamendua” kultibatzea eta beti ezbaian bizitzea “jarrera” bat izan zen haren bizi aldi osoan. Hasteko, Ataungo San Gregorio auzoko Perunezaharra baserrian familia txiro batean sortu zen. Eta txirotasun muturrekoak, anitzetan, gutxiago izatearen konplexua eragin dezake. Ezaguna den Baliarraingo Seminario txikian lehen ikasturtea amaitzean Jose Migelek haren gurasoei egindako ezintasun aitorpena, errealitatea goreneko lorpearena zenean, horren lekuko da. (Ikus, Jaione Apalategi, in Elkarlana, Aitona gureearen Makilakixki, Utriusque Vasconiae, Donostia, p.94).

On Jose Migel munduratzean aurkitu zituen lehen forma sozial dominatzaileak, etxean bezala herrian, integrismoarenak izan ziren, hots, gizarteko arlo sozial, ekonomiko, politiko, kulturala eta bizimodua oro, erlijiozko sineste eta dogmen arabera neurtu eta xedatu nahi zituenarenak. Horrela luzez, Seminarioan ikasketak aurrera zeramatzalarik ere integrista izan zen. 1924an oraino honela idatzi zuen: “En este caos que se nos avecina, es la Religión la que puede y debe servir de germen de una nueva cultura” (Diario personal, nº 6,T.II., p.540).

Diario personal

“En este caos que se nos avecina, es la Religión la que puede y debe servir de germen de una nueva cultura” (Diario personal, nº 6,T.II., p.540).

Ildo beretik ere seminarista gazteen hezkuntzaz ari zelarik, beste hau idatzi zuen: “...se procurará que los alumnos, sin dejarse arrastrar por el ambiente popular, vayan sobreponiéndose a él, estudiando gradualmente los fenómenos sociales más salientes, principalmente de orden religioso (p.e., el estado de la Religión en los pueblos, las costumbres religiosas, indiferencia religiosa, propagandas impías, etc.), siempre bajo la dirección de los Superiores del Seminario mediante cuestionarios adecuados” (Diario personal, nº 6,T.II., p.538). Zientziaren jokabideaz auhendatzeraino: “En el Universo reina la finalidad?: todo se hace con algún fin. Todas las leyes y todos los fenómenos tienden a un fin. La Ciencia de hoy no investiga los fines, sino las causas de los fenómenos, sus leyes” (Diario personal, nº 6,T.II.p. 537) 1966an, neuk, harekin Bilboko Hotel Carltonen aitzinean edukitako elkarrizketa batean naturaltasun guztiz aitortu zidan bizitzaren lehen partean integrista sutsua izan zela. Lekeitioko Abittaga arpean, 1966ko ekainaren 7tik 18ra indusketan lagun izanik, amaieran Bilboko Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museora joan baiginen autobusez aurkitutako altxorrak libratzera. Eginbeharra beteta, Carlton Hotelera eraman ninduen, gerra garaian, Eusko Jaurlaritzak bertan ostatu hartu zuela zehaztasun osoz adierazteko. Integrismoa abandonatzekoan besarkatutako pentsamendu irabiatzailearen lehen erakundetzea eman zen tokia, ikur eta sinbolotzat baitzeuken, etorkizunerako gutiziatzen zuen euskal erakundetze publikoari so.

Nola gertatu zen aldaketa prozesu hori?

Formazioan gora egin ahala, Etnologiaren bidez, zientziaren makila bidekari hartzeak, apeztea bera ezbaian jartzeraino eraman zuen, “pentsamendu krisi” gogor bat jasanaraziz. 1912an Leipzigen Karl Wundtekin egindako ikasketak integrismoa gainditzeko bidean lehen urratsa edo irteerako atea aurkitzea ekarriko zion. “El primer curso de Leipzig fué el más decisivo para mí” (Diario Personal, nº 6, T. II, p. 523) idatziko du 1922an. Nolako bide berria hartzen zuen ere agertua digu: “Los problemas filosóficos me interesaban; pero urgía la investigación etnográfica del pueblo vasco y la solución, si cabe, de los problemas planteados en ese campo lo hice en 1919”. (Diario Personal, nº 6, t.II, p.513) Gogora dezagun ere 1918an Eusko Ikaskuntzaren lehen Kongresua Oinatin egiten zela, eta On Jose Migel bere bizitza osorako konprometituko zela elkartearekin. Nahiz horrek buruhauste eta pairamen anitz suposatuko dizkion : “Asistir a las juntas de la Real Sociedad Española de Ciencias Naturales, donde casi todos son materialistas, no se me pohíbe; pero sí a la de Estudios Vascos, porque dicen que un político de Bilbao ha dicho que esta Sociedad es nacionalista. No será primero la religión que la política?” (Diario Personal, nº 6,T.II, p.535) Apezpikua bera, eta On Jose Migel partaide garrantzizko zen Seminarioko nagusiko zenbait kide (horien artean D.Roman Laspiur Seminario Kontziliarreko Errektorea, D. Asuncion Gurruchaga eta Lorenzo Bereziartua, besteak beste) arerio gogor bilakatuko zitzaizkion. Baina hainbat eta hainbat gehiago ere bai: “Esta tarde se ha marchado a Bilbao, para ir de allí a Santiago de Compostela su nueva sede, el Sr.Obispo que ha sido de esta diócesis de Vitoria, Fr. Zacarías Martínez Nuñez. En su pontificado en la sede de Vitoria ha dado un gran impulso a la obra de las misiones y ha emprendido y casi terminado el nuevo Seminario cuya necesidad es patente. Su nacionalismo exagerado (ha sido y se ha mostrado españolista (oportune et importune) le ha acarreado serios disgustos y ha ocasionado algunos males a la Iglesia”. (Diario Personal, nº 6,T.II, p.600). Eta horrelako egoera bakoitzean bere buruari ematen dion kontsolamenduaren adierazle litake ondoko idatzi hau: “pero si yo sé que con estos estudios doy gloria a Dios, qué me importa por lo que unas criaturas de este mundo miserable digan de mí? Me cupo nacer en el corazón del pueblo vasco: su vida viví, quise moverme a compás con sus tradiciones. Espigué en el campo de mis padres, peregriné por sus montes y valles, y porque no deseché las flores que en el camino hallé entreabiertas, he sido censurado, despreciado y perseguido”; (Diario Personal, nº 6, t.II, p.588)

Jose Migel Barandiaran, Aranzadi eta bi gizon

Jose Migel Barandiaran, Asúa, Ortiz, Oleaga, Laspiur, Legorburu.

Baina euskal mundutik ere heldu zitzaizkion erreminak sortuko zizkioten kritikak. Bat gogora ekarriko dut, guztien gainetik, On Jose Migelek berak azaldu zidalako, Lekeition egindako aipatu indusketa egonaldiaren karietara. “Me entero de que D. Resurrección Ma de Azkue y D. Juan Eguskitza no se hallan conformes con mi método de publicar los datos folklóricos sin ningún retoque literario. Cómo pensarán que los datos ratocados por el investigador con su criterio subjetivo pueden ofrecer garantías para un estudio científico!” (Diario Personal, nº 6,T.II, p.576) Ba al dakik esanaz, kontatu zidan Karl Bouda jauna mirespenez zegoela Azkueren Hiztegia eta Kantutegia ezaguturik. Egun batez, Azkuerekin gu biok biltzea nahi izan zian , eta egin ere egin genduan batzar hori. Azkue bere pianoaaren aitzinean eseri eta bildutako kantu zenbait aurkezten hasi uken. Karl Boudak belarrira esan ziadan, zoragarria da gizon honen ekarpena! Baina halako batean, Azkuek pianoa jotzeari utzi eta guri begira esan zigunean, “kanta hau nik jaso nuenean hitz hauek etzituen horrela, baina hain ganoragabeko eta kirestasunez beteak ziren non ezin eramanez, hitz berriak neuk jarri bainizkion”. Hori entzutearekin Boudak berriro belarrira hurbildu, esan zidan, “goazen hemendik, gizon honen lanak ez baitu ezertarako balio”.

On Jose Migelen modernotasunaz egin dugun miaketak gauza bat bederen argitu digu: lekuan lekuko eta garaian garaiko ezagutzen ondorioetara arrazonamenduzko portaerak segituz egokitzeko erakutsi zuen gaitasuna bikaina izan zela, alegia. Bere pertsonalitatearen ikur ziren erlijiotasuna eta abertzaletasuna egokitze arduraz egindako mugimendu horietan, arriskutik gerizatuz gordetzen zituelarik, noski.

Lagundu

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
laguntza

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia