Iruretagoyena
IRURETAGOYENA
Abarketagileak
2003 / 05 / 09-16
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Historia
 Prozesua
 Prezioak


ARTISAUA

Garai batean oso ohikoa zen abarketagileak beren etxe aurrean mahai txikietan lanean ikustea. Azkoitiari, gainera, "abarketagileen herria" deitzen zitzaion. Gaur egun Irigoyentarrak dira herri gipuzkoar honetan lanbide hau daukaten azkenak.

Abarketa hain da eroso eta aproposa zelaietan edo hondartzan ibiltzeko, eta baita jantzi tradizionalen osagarri bezala ere, berriz ere indartzen ari dela merkatuan, duela gutxira arte kili-kolo ibili bazen ere.

Julian Iruretagoyena Olalde 1924an jaio zen, eta Juan Manuel bere semea 1961ean.

Julianek eskuz josten du abarketaren zola.
Julianek eskuz josten du abarketaren zola.

Julianek bere jaioterrian ikasi zuen abarketaritza, Azkoitian alegia, Urrutia anaiekin. Lau langile aritzen ziren bertan lanean. Joste lanak, berriz, emakumeek etxean egiten zituzten, somara. Hamabost urte zeuzkanean hasi zen han lan egiten. Garai haietan (1940 inguruan), abarketak egiten zituzten 53 bat lantegi zeuden Azkoitian, eta hauetako batzuetan 30 langile aritzen ziren. Gaur egun, ordea, aita-seme hauek dira lanbide horretan jarraitzen duten bakarrak.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen