Sarrera | |
Artisaua | |
Historia | |
Prozesua | |
Prezioak |
SARRERA
ABARKETA: normalean kalamuzko zola izaten duen oinetakoa, oinari zinten bidez lotzen zaiona.
Sebastián de Cobarruvias-en 1611ko Lengua Castellana-ko lehenengo hiztegian, zera esaten da: "ALPARGATE. Calzado tejido de cordel que usan mucho los moriscos. En arábigo es qurqun, y por ser dos añadiremos el par y la Q conviertieron en G; de manera que de al-par-gurgad, le corrompieron en alpargate. Esto dize Diego de Urreta. Al alpargate hecho de cuerda de esparto llaman esparteña...."
Mitxelenaren hiztegiak dioenez, euskaraz honako izenak jasotzen ditu: ALPARGATA, ALPRAKETA, ALPRAGETA, ALPRAJETA, ALPREJETA.
Gure artisauek egiten dituzten abarketen kolore batzuk. |
Corominas eta Pascual egileen ustez, ALPARGATA hitza ALPARKAtik dator, eta azken hau ALBARKA edo ABARKAtik, B hizkiaren ordez P ipintzean.
Labur esanda, ALPARGATA hitza ABARKAtik dator.
Levante inguruan, espartzua erabiltzen dutenez abarketak egiteko, "esparteñas" deitzen diete.