Sarrera | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Materialak | |
Prezioak |
ARTISAUAK
Bi artisau aritzen dira LA FACTORIA enpresan lanean: Virginia Flaño eta Isabel García.
Virginia Flaño Fornieles Bilbon jaio zen, 1962an, eta Isabel García Río El Burgo-n (Malaga), 1954an.
Virginia, lehen mailako ikasketak egin ostean, Historia Garaikidean lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (Bellaterrakoan).
Lanean bere kabuz aritzeko grinak bultzatuta, INEMek zeramikari buruz antolatutako ikastaro bat egin zuen 1989an, eta, hura amaitutakoan, tailer bat zabaldu zuen Isabel García lagunarekin. Elkarrekin eta tailer horretan bertan darraite oraindik ere. Ondoren, koadernaketak egiten ikasi zuten, elementu serigrafiatuak egiteko behar-beharrezkoa baita teknika hori ezagutzea.
Eskulana. |
Gerora, serigrafia lanak egitearekin batera, tarteka irakasle lanak egiten ere hasi ziren: koadernaketari buruzko ikastaro bat Portugaleteko Udalean, serigrafiari buruzko ikastaroak hainbat udaletan eta Eusko Jaurlaritzaren tailer okupazionaletan, etab. Moda diseinatzaileei ere ematen dizkiete serigrafiako eskolak -batik bat "lyondar" moduan serigrafiatzen ikasten dute-, oihaletan eurek diseinatutako irudiak inprimatzeko interesa izaten dutelako. Kamisetak egiteko ere, aipatutako teknika berbera erabiltzen da.
Partikularrei ere ematen dizkiete serigrafia eskolak, tailerrean bertan.