Sarrera | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Materialak | |
Prezioak |
SARRERA
Madeleine aldiko gizakiak, kanabera bat okrez bete, eta, hormaren gainean zeukan eskura zuzenduz, putz egin zuen. Eskua kendutakoan, bere eskuaren silueta gelditu zen haitzean markatuta. Txantiloiz pintatzeko teknika bat asmatu zuen horrela; hots, euskarri jakin batean (kartoi, zur edo txapan) moztutako irudi, letra edo zenbakiak estanpatzean datzan artea. Txapa edo dena delakoaren gainetik tintaz bustitako brotxa bat pasatzen zuten, tinta hori zuloetatik barna igaro zedin. Hain zuzen ere hori egiten zuten leizeetako gizakiek.
Hainbat lan. |
Teknika hau Txinan, Japonian eta Fidji uharteetan erabiltzen zen batik bat. Bertako biztanleek landareen hostoetan egindako irudiez baliatuz margotzen zituzten beren jantziak.
Egiptoarrek ere txantiloien teknika erabiltzen zuten beren monumentu, zeramika eta gainerakoak polikromatzeko.
Autore batzuen iritzian, Europara XVII. mendeko lehen urteetan iritsi zen arte hau, ekialdetik objektuak iristen hastearekin batera.
Hainbat lan. |
Sistemak garatzen joaten direnez, inprimatzeko teknikek ere hobera egin zuten, eta, horrela, txantiloiz pintatzeko artea serigrafia bihurtzen hasi zen.
Serigrafian, pantaila edo bahe bat erabili ohi da inprimatzeko. Hitz hau latineko "sericum" [zeta] eta grezierako "graphé" [idatzi, marraztu] hitzen konbinaketatik eratorria da, hain zuzen ere hasiera-hasierako urteetan zetazko pantailak erabiltzen zirelako serigrafia egiteko.
Azulejo dekoratiboak, antzinakoa izatearen
itxura ematen dion krakeladura politarekin (loreak). |
Txinatarrak duela ehunka urte hasi ziren inprimatzeko teknika hau erabiltzen, baina Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan ez zen XIX. mendera arte sartu. Lehendabiziko urteetan, zurezko arku batean tenkatutako organdiaren (kotoizko ehun mota bat) gainean aritzen ziren lanean. Margotu beharreko gainazalean paperezko txantiloiak jartzen ziren, eta, gomazko edo kautxuzko erraketen bidez, organdiaren gainean pintura masa bat botatzen zen, eta tinta hau, zuloetatik igarotzean, oinarri modura erabili beharreko elementuan (oihal, metal edo dena delakoan) inprimatuta gelditzen zen.
Frantsesek, sistema honetan aldaketa batzuk sartu, eta "lyondar erako estanpatua" delakoa asmatu zuten.
Obra artistikoa (gaua). |
Iazko urtean publizitateak eta kontsumorako elementuek izandako gorakadak bultzada handia eman zioten arte grafiko honi.
Gaur egun, serigrafiaren erabilera oso zabalduta dago, eta aukera asko ematen ditu:
Hasiera batean teknika hau guztiz artisaua bazen ere, pixkanaka automatizatzen joan da, eta, gaur egun serigrafia industrial ezberdin ugari daude, behar berriei erantzuna emateko.
Hainbat lan. |
Gaurkoan, eta lehen aldiz, mundu grafikoko arlo bat ekarri dugu gure sailera. Ezagutu ditzagun, bada, serigrafia lantzen duten bi artisau hauek.