Sarrera | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Materialak | |
Prezioak |
MATERIALAK
Lehengai gisa azulejo industriala erabili ohi dute, eta, inoiz edo behin, baita material erregogorra ere -azken hau 1280ºCtan laberatzen dute-.
Elementu suntsikorrei dagokienez, nagusiki honakoak erabiltzen dituzte: tintak, emultsioak, berreskuratzaileak (pantailak garbitu eta berziklatzeko), olioak, disolbatzaileak, blokeatzaileak -argiaren emultsioa erabili beharrean eskuz aritzen direnerako, eta intsolazio sistema erabiltzean konpondu zein ukituak emateko-, esmalteak, koloratzaileak, fritakinak (esmalteei beiratzen laguntzeko), eta abar.
Xehetasuna. |
Ez da, beraz, harritzekoa bi artisau hauen tailerreko apalak ehunka mota eta neurritako flaskoz beteta egotea.
Erabiltzen dituzten tresnen artean, berriz, honakoak aipa genitzake: arkatzak, pintzelak, guraizeak, rotring-ak, errasketak (kolorea zabaltzeko), karrakagailuak (pantailari emultsioa emateko), espatula, eta abar.
Darabilten ekipoa sinplea da oso: mahai argiztatu bat (kristalezko plantxa bat, azpian argia duena), euskarriak, gazetak (azulejoak ipintzeko dorreak alegia, labean ere sar daitezkeenak), intsolatzailea, inprimatzeko mahaia, ordenagailua (diseinu grafikoa egiteko), eta irratia.