Sarrera | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Materialak | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Gaur egun, serigrafiaren bidez zeramika dekoratzen aritzen dira bi artisauak, eta denetarik egiten dute: muralak (planoak, irudiak, testuak, etab.), idazkunak, sukalde zein tabernak dekoratzeko azulejoak, artistentzako lanak, enpresa edo erakundeen oparietarako plakak, etab.
Oinarri gisa, gainazal laua daukaten elementuak erabiltzen dituzte, eta kalko bidez marrazten dituzte bertan egin beharreko irudiak.
Diseinua bezeroak egiten du normalean, baina, bestela, beraiek.
Beren bezeroen artean artistak, arkitektoak, dekoratzaileak, publizistak eta abar dauzkate.
Noizean behin, artisautza azokaren batera joan ohi dira.
Ikusgarria da, zinez, ez bakarrik zenbateko mimo eta arretaz egiten duten serigrafia bera, baizik eta baita elementu hori gordeko duen kaxa edo karpeta ere. Hasieratik bukaerara bitarteko pauso guztiak kontu eta gustu paregabearekin ematen dituzte bi artisau hauek.