![]() |
Sarrera |
![]() |
Zinopariak |
![]() |
Artisaua |
![]() |
Produktuak |
![]() |
Prozesua |
![]() |
Prezioak |
![]() |
Bibliografia |
ARTISAUA
![]() |
|
Artisaua. |
Juliánen birraitona, José Ángel Louvelli y Escribano, 1819ko azaroaren 30ean jaio zen, eta 9 seme-alaba izan zituen. Itsasgizona izan zen. Kubara egindako bidaia batean tabakoa erosi zuen, eta Donostian tabako denda bat zabaltzea erabaki zuen -aldi hartan, beste tabako denda bat ere bazen Donostian bertan-. Bere seme guztien artean bi izan ziren marinel: zaharrena -oso gazterik hil zen-, eta Gervasio.
Juliánen aitona, Gervasio Louvelli, itsas armadako kapitain izan zen, edo, garai hartan esaten zen moduan, “itsaso guztietako pilotua”. Donostiako Sarriegi plazan kokatuta zegoen Eskola Nautikoan egin zituen ikasketak -gero Merkataritza Eskola izatera pasa zen, eta, handik urte batzuetara, eraitsi egin zuten-. Gervasiok bi seme izan zituen: haurra besterik ez zela hil zen bat, eta Ángel. Gervasio, 30 urte zeuzkala hil zen.
Gure artisauaren aita, Ángel Louvelli Tellería izan zen. Bost seme-alaba izan zituen: Carmen (1913an jaioa), Gervasio (1915ean jaioa, zeina hilda baitagoen), Merche (1917an jaioa, zeina hilda baitagoen), Conchita (1918an jaioa) eta Julián (1920an jaioa). Ángel itsasontzietako makinista izan zen, eta urte asko eman zituen Pasaiako PYSBE enpresarekin Terranovan arrantza egiten. 1961ean hil zen, 79 urterekin.
Carlo italiarra ez beste, gainerako guztiak Donostiako Konstituzio plazako 14. zenbakidun etxean jaio ziren.
JULIAN LOUVELLI BALZATEGUI 1920an jaio zen. Hamasei urte zeuzkan 1936ko gerra piztu zenean. Bere aitak, Ángelek, ez zuen itsasoratu nahi izan, eta Bilbon gelditu zen lanean, Eusko Jaurlaritzak Zornotzan zeukan konponketetarako tailer batean, eta bertan sartu zuen Julián semea, automobilen sailean lan egitera. Juliánek ondo gogoratzen du bere lehendabiziko lana: automobilen bateriak konpontzean zetzan. Oso lan zikina zen ordea, eta azidoak, gainera, erabat hondatzen zuen arropa; horregatik, aukera izan zuen bezain laster, automobilen alderdi elektrikoa konpontzeko sailera igaro zen. Nazionalak Bilbon sartu baino bi egun lehenago, langile eta makinaria guztia kamioietan sartu eta Gixonera joan ziren, eta hantxe kokatu zuten tailerra. 1937ko urriaren 21era arte egon zen bertan. Handik Ferrolera bidali zuten Julián, infanteriara, tailer bereko beste hamasei mutikoren batera. Haurra zenez geroztik beso bat puskatuta zeukanez, eta horrek nolabaiteko elbarritasuna eragiten zionez, "kinta aktibotik" atera eta zerbitzu auxiliarretara pasa zuten, eta, mobilizatuta ez zegoenez, etxera bidali zuten. Epe laburrean beharbada mobilizatu egingo zutela entzun zuenean, eta Donostiako Garaje Universal-eko lokaletan armadaren automobilismo unitate bat zegoela aprobetxatuz, bertara jo zuen lan eske, eta berehala eskaini zioten bat. Baina bere ahaleginak ez zuen askorako balio izan, handik hilabete batera mobilizatu eta Tremp-era (Lleida) bidali baitzuten, fronteko lehen lerrora hain zuzen ere.
![]() |
Muleta portugaldarra, XVIII-XIX. |
Gerra amaitutakoan Donostiara itzuli eta, lanean hasteaz gain, ikasten ere jarri zen: Pasaiako fabrika batean bobinatzaile lanetan hasi zen, eta, aldi berean, Maisutza Industrialeko ikasketei ekin zien Donostiako Maisutza Eskolan -aldi hartan Lan Eskola deitzen zen-. 1942an amaitu zituen ikasketa hauek, eta elektrizitate sailean espezializatu zen.
Ez zitzaionez bobinatzaile lana gustatzen, 1942an, Gabriel Cocak Donostian zeuzkan elektrizitate tailerretara joan zen lanera, eta bost urte eman zituen bertan. Donostiako Udalak argiketarientzako lanpostuak atera zituela jakin zuenean, eta hauen soldata hobea zenez, bere burua aurkeztu, eta lanpostu bat eskuratu zuen. Lau urte igaro zituen argiztatze publiko lanetan.
1947an, CRAME enpresan sartu zenean (Compañía Radio Marítima Española), Donostiako Trintxerpe auzoan, benetan gustatzen zitzaion arloan hasi zen lanean, elektronikan alegia. Guztira 33 urte eman zituen bertan, 1982an 60 urterekin erretiroa hartu zuen arte -aipa dezagun CRAME enpresak existitzen jarraitzen duela-. Enpresa horretan zegoen bitartean, gainera, hiru hilabetez Aznar Konpainiako Monte Arucas itsasontzian nabigatzen aritu zen, teknikari lanetan. Casablancatik Londreserako bidea egiten zuten, fruta garraiatzen. Bere lanak porturatuta zeudenean egiten saiatzen zen, ez zelako batere erraza izaten itsasontzia mugitzen ari zenean egitea.
Itsas modelismoa
Itsasontzien maketak egiteko zaletasuna bere aita Ángelengandik datorkio Juliáni, aisialdian horrelakoak egiten aritzen baitzen. Semea 28 urterekin hasi zen afizio horri heltzen.
![]() |
Amphion erre yate suediarra, XVIII. mendekoa. |
1999an, Juliánek Maketisten Europako Txapelketa irabazi zuen, Bartzelonan ospatu zena, Portugalgo "muleta" itsasontzi baten maketari esker -ontzi mota hau ibaietan ibiltzen zen, bai arrantza egiten, bai salgaiak garraiatzen-. Gainera, 1998an brontzezko domina eskuratu zuen Bartzelonan, eta 1999an, Sabadellen, Ohorezko Diploma.
Erakusketa askotan hartu du parte, eta sari zein diploma ugari jaso ditu; besteak beste, Bartzelonan, Gixonen, Bilbon, Abanto-Zierbanan, Errenterian, Hondarribian, Zumaian, Gasteizen eta Logroñon.
Aipa dezagun, halaber, Julián Gipuzkoako Elkarte Ozeanografikoko Historia eta Itsas Modelismo Saileko idazkaria izan zela 1985etik 1999ra bitartean, hamalau urtez.