Sarrera | |
Makila | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
ARTISAUA
Francisco Muriana Cazabilla herrian (Jaén) jaio zen, 1940ko otsailaren 5ean. Nekazarien semea zen, lau anai-arrebetako zaharrena. Aita bederatzi urte besterik ez zeuzkanean hil zitzaionean, soroko lanetan hasi behar izan zuen: garbantzuak erein, olibak bildu, etab.
Hamalau urterekin, Plan Jaén deiturikoa osatzen zuen Canal eraikina egiten ari ziren bitartean, sukaldeko laguntzaile lanetan hasi zen, oliba biltzeko lanak baztertu gabe. Azken honetan, taldeka aritzen ziren: lau emakume eta bi gizon olibak biltzen, eta gizon bat bildutakoa kargatzen. Olibaren denboraldia amaitutakoan, Canalera itzultzen zen.
Artisaua, lanean. |
Canala amaitu zutenean lanik gabe gelditu zenez, Hernanin (Gipuzkoa) bizi zen osaba batek (Francisco Muriana Medina) berarekin bizitzera joateko eskaintza egin zion. Hamasei urterekin, beraz, Tornillería Urumea izeneko torlojugintzako fabrika batean hasi zen lanean, eta zortzi urte eman zituen bertan. Gero, formikazko aulki eta armairuak egiten zituen fabrika batean sartu zen, bi urterako. Ondoren, hogeita sei urterekin, Hernaniko REMY almidoien fabrikan hasi zen, eta bost urteren buruan Fundiciones Orbegozo (Hernani) fabrikara joan zen, harik eta 1992an itxi zuten arte. Orduan, 52 urterekin, erretiro aurreratua hartu zuen.
Artisaua. |
1964an ezkondu egin zen, eta hiru seme-alaba dauzka, denak Hernanin jaioak.
Artisautzarako zaletasuna
Francisco Murianari txikitandik gustatu zaio labanarekin tailuak egiten aritzea. Bere osaba Pacorekin -Hernanin bizi zen osaba erretiratua- makilak egiten aritzen zen, nahi zutelako; egin, eta gero oparitu egiten zituzten. Horrelaxe piztu zitzaion zaletasuna gure artisauari. Behin erretiroa hartutakoan, denbora gehiago eskaintzen hasi zen makilak egiteari. Kontuak egiten hasita, guztira 150-200 makila egingo zituela pentsatzen du.