Sarrera | |
Makila | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
BERE PRODUKTUAK
Gure gaurko artisaua etxean aritzen da lanean. Etengabe aritzen da makilak egiten; beraz, inork bat behar izaten duenean, bere altuerari egokitu, eta berehala izaten du eramateko prest.
Mota ezberdinetakoak egiten ditu: hirian ibiltzekoak, puntan gomazko ziri bat dutela; zelaian ibiltzekoak, puntan burdinezko ziri bat dutela; eta baita Santiago bidea egiteko makila luzeak ere.
Xehetasuna. |
Makilen fustean, irudi geometrikoak egin ohi ditu Franciscok labanarekin. Dena den, bestelako irudirik ere egiten du; hala nola, dadoak, dominoak, etab., heldulekutik puntaraino.
Heldulekuari dagokionez, hirian ibiltzeko makilei -nolabait esatearren, erretiratuek erabiltzen dituztenei-, abereren baten burua tailatzea gustatzen zaio: zaldiak (gehientsuenak), hainbat arrazatako txakurrak, hegaztiak (ahateak, txoriak, usoak, arranoak, etab.), sugeak, eta baita dinosauroak ere.
Mendirako makilek punta metalikoa izaten dute, eta heldulekua, berriz, bola itxurakoa, errazago ibiltzeko. Larruzko zinta bat ere izaten dute, zintzilikatzeko. Makila batzuei lauburua zizelkatzen die heldulekuan.
Heldulekuen xehetasuna. |
Oro har, mendirako makila batek, ahalik eta erabilgarri eta lagungarriena izateko, hirirako makila batek baino 10 cm luzeagoa behar du izan.
Bere aitaginarrebakide Laureano Paniaguarekin joan ohi da artisautza azoketara, saskigilea berau (ikus EUSKONEWSeko 261. zenbakia). Urtean hamabi batera joaten dira.