Sarrera | |
Makila | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
SARRERA
2001eko abenduaren 21ean, artisauei buruzko gure lehendabiziko fitxa argitaratu genuenean, Iñaki Alberdi makilagilea izan genuen geure artean (ikus 148. zkia. ). Gaurkoan ere beste makilagile bat dakargu gurera.
Aurreko aldietan behin baino gehiagotan adierazi dugun bezala, gizakia Aurrehistorian hasi zen makilak lantzen, ehizatzeko xedearekin. Hartara, makilak, azagaiak, lantzak zein geziak izan ziren gizakiak landutako lehendabiziko gauzak. Horra hor lehendabiziko artisaua.
Paseatzeko makilak, zaldi-burudunak. |
Pentsatzen jarrita, nork ez du, haurra izanik, egur puska bat hartuta, labanaren laguntzaz, makilarik egin? Garrantzitsuena ez zen bukaeran lortuko genuen makila -gero, askotan, bazter batean utziko genuen-eta-, baizik eta makila guk geuk egitea.
Bada, heldu eta erretiratuekin ere beste hainbeste gertatzen da: makilagile gehien-gehienak zaletasunak bultzatuta aritzen direla.