Argazkia
Jose Negrillo Maeztu
Jostuna
2004/11/05-19
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Prozesua
 Materialak
 Artisaua
 Produktuak
 Prezioak
 Bibliografia


MATERIALAK

Oihalak

Hainbat oihal mota erabiltzen ditu gure jostunak:

Gehien erabiltzen duena artilearekin nahastutako tergala da, eta bi hauen arteko nahasketaren proportzioari dagokionez, ohikoena izaten da %45 tergala eta %55 artilea duena. Badira bestelako proportzioa daukaten ehunak ere, jantzia negu parterako edo uda parterako izango den kontuan hartuz.

Beste oihal batzuk ere erabiltzen ditu: artile hutsa, kotoia (hala nola, galtzak egiteko, "milarraia" tipikoak adibidez), eta, oso kasu berezietan, lihoa (jakak egiteko).

Bada oihal berezi bat, jostunek "ijituen ohiala" deitzen dutena, zenbaitetan tergala bailitzan saltzen baita, berez kalitateko eskaseko materialekin egina denean.

Erremintak

Oso erreminta gutxi erabiltzen ditu gure artisauak. Material txikiei dagokienez, jostorratzak, jaboitxoak, kateorratzak, guraizeak, erregelak, eta ezer gutxi gehiago. Handiagoen artean, josteko makina bat, bi plantxa eta maniki bat. Eta, gainera, mota ugaritako oihalak, hariak, etab.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen