Sarrera | |
Historia | |
Prozesua | |
Materialak | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prezioak | |
Bibliografia |
PRODUKTUAK
Amaitutako txalekoa. |
Josek adierazi digunez, gaur egun oso kalitate oneko arropak egiten dira emakumeentzat seriean, eta, horregatik, oso kasu gutxitan egiten dituzte neurrirako jantziak.
Beren baldintza fisikoengatik arropa berezia behar izaten duten pertsonentzat ere aritzen da lanean, eta baita zeremonietarako ezohiko kalitatezko jantziak prestatzen ere.
Normalean bezeroek eramaten diote oihala, baina halere Josék berak ere baditu tailerrean hainbat lagin, nahi izanez gero bera ardura dadin oihala erosteaz.
Amaitutako jantziak. |
60 eta 70eko hamarkadan lan handia izaten zuten jostunek, jendeak jantziak neurrira egiteko ohitura handia zuelako; gero, denbora berriak etorri eta baztertuta gelditu zen ohitura hori, baina, dirudienez, orain berriz ere indartzen ari da, jendea bere neurriko jantziekin zaletzen ari da-eta.
Ohituren aldaketa horretan eragin handia izan du arroparen industriaren gorakadak, gero eta indar handiagoa hartzen ari baita. Aukera zabalagoa eskaintzeaz gain merkeagoa denez, eta gero eta hobea, neurrira egindako jantziak kasu berezietarako uzten ditu jendeak (ezkontzak, enpresarako uniformea, etab.).