Sarrera | |
Historia | |
Prozesua | |
Materialak | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prezioak | |
Bibliografia |
PROZESUA
Makinaz josten. |
Normalean, enkargu bat jasotzen duen jostunak kanpoko piezagileen artean banatu ohi ditu lanak: horrela, galtzak josteaz arduratuko direnak galtzagileak izango dira, eta txalekogileak, berriz, txalekoak josteaz.
Eta gremioaren barruan, bestetik, kategoria ezberdinak izaten dira: lanbidean sartuberri direnak ikastunak dira, gero laguntzaile bihurtzen dira, denborarekin bigarren ofizial, gero lehen ofizial, eta, azkenean, maisu.
Ez ditzagun aipatzeke utzi herri eta hirietan hain ezagun ditugun modistak eta jostun-ikasleak.
Oro har esanda, eta modu laburrean, honakoak dira jantzi bat egiteko eman beharreko pauso nagusiak:
1. Bezeroarekin jantzia eta oihal mota aukeratzea.
2. Bezeroari neurriak hartzea.
3. Patroiak paperean egitea. Halere, jostun batzuek zuzenean oihalaren gainean zehazten dituzte neurriak, patroirik egin gabe.
Aipatu, halaber, jostun askok beste bezeroentzat prestaturiko patroiak erabiltzen dituztela, behar berriak kontuan hartuz oihala kenduz, edo gehituz. Gainera, dendetan jada prest dauden patroiak ere saltzen dituzte.
4. Harri edo jaboitxoa erabiliz, patroien neurriak oihalera pasatzea.
5. Oihala moztea, betiere segurtasunerako tarte batzuk utziz, dela bezeroari egin beharreko proban oihala eskura izateko, dela geroari begira bezeroa loditzea gerta daitekeelako. Tarte horiei esker, jantzia handitu edo zabaltzeko aukera egongo da.
Xehetasunak. |
6. Hariak pasatzea. Alegia, gerora josi egingo diren lekuak hariekin markatzea, irizpidea argi ikustearren.
7. Ukituez arduratzea: artehunak prestatu, pintzak josi, aurrealdea plantxatu, etab.
8. Oihala eta artehunak albaintzea. Bitxia bada ere, jantzigintza industrialean oihala eta artehunak itsatsi egiten dira; jostunek, aldiz, albaindu egiten dituzte.
9. Jantzia muntatu.
10. Lehendabiziko proba. Horretarako, bezeroak jantzia soinean ipini, eta ezkutatu edo konpondu beharreko akats txikiak ikusten dira.
11. Proba egitean ikusitako alderdiak konpontzeko, aldaketak edo egokitzapenak egitea.
Amaitutako jantzia. |
13. Bigarren proba, eta bigarren aldaketa edo egokitzapenak.
14. Jantzia muntatu, eta zatiz zati jostea: sakelak, lepoaldea, tapa, mahukak, azken ukituak, etab.
15. Plantxatzea.
16. Bezeroari ematea.
Oso gutxitan egiten da hirugarren probarik, baina noizean behin derrigorrean egin behar izaten da.
Neurtu, marraztu, moztu, albaindu, probatu, josi... Ikus dezakezuen bezala, jostunak trebezia handi behar du jantziak prestatzeko.