Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
BERE PRODUKTUAK
Erlojuak konpontzen aritzen da batez ere, bai mekanikoak, bai elektronikoak.
Konpontzeko eramaten dizkioten erlojuen %80 elektronikoak izaten dira, eta %20 mekanikoak.
Ordulari mekanikoak adin batetik gorako jendearenak izaten dira nagusiki, edota beren aita edo aitonaren erlojua erabiltzeko ohitura daukatenena.
Erlojua barrutik, xehetasunak. |
Ordularientzako kristal berezia ere egiten du gure artisauak. Horretarako, diamantezko esmerila daukan makina zizelkatzaile bat dauka tailerrean, kristal mineralei berak nahi bezalako itxura eta neurria emateko. Horrek garrantzi handia du antzinako erlojuak konpondu eta zaharberritzeko orduan. Gaur egun gure gaurko artisauak eta beste bik baizik ez dute egiten lan hori probintzi osoan.
Erlojuak konpontzeaz gain, saldu ere egiten ditu, eta bitxigintzako hainbat lan ere egiten ditu.