Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
ARTISAUA
Jose Luis Aranburu erloju bat konpontzen. |
14 urte zituenez geroztik, ikasten bakarrik ez, lanean ere ibili zen, bere aita Luis Aramburu Azpeitiaren erloju-dendan.
Luis Aramburu Azpeitia 1911ko otsailaren 26an jaio zen, eta 14 urterekin jatorri alemaneko Emilio Berthold-en erloju-dendan hasi zen enkargu-mutil gisa lanean, Donostiako Hernani kalean zeukaten dendan. Egun batean, iratzargailu bat berak bakarrik konpondu zuela ikusitakoan, ugazabak tailerrean aritzeko kontratatu zuen. Eta hantxe ikasiko zuen ogibidea.
34 urte betetzean independizatu egin zen, eta etxean bertan hasi zen erloju-dendetarako lanak egiten, besteak beste Berthold ugazabarentzat.
1958an zabaldu zuen Mirakruz kaleko tailer-denda, eta orduantxe hasi zen bere seme José Luis berarekin lanean. Luis 2002an hil zen, 91 urte zituela, bere bizitzako ia azken egunak arte lanean arituta.
José Luisek bere aitarengandik ikasi zituen erlojugintza tradizional mekanikoari buruzko ezagutzak. Baina teknologia berriak ordularien munduan ere sartzen hasi zirenez, egokitzapen ikastaro batzuk egin zituen Donostian, eta 1986an GERASAk (General de Relojería, S.A.) emandako ikastaro trinko batean izan zen, Bartzelonan, Gipuzkoan Seiko markaren zerbitzu teknikoa bere gain hartzeko.
Mari Carmen Adradarekin ezkonduta dago, eta bi seme-alaba dauzka: Amaia (bidaia agentea) eta Urtzi, Nederlans Dans Theater konpainiako dantzari profesionala.
Gure artisauaren profila osatzeko, esan dezadan yogako irakaslea ere badela, SADHANAk titulatua. Artisauaren iritzian, “nahiko antzekoak dira nire lanbidea eta debozioa; lanbidearen kasuan, ordulari baten mekanismoaren bitartez denbora kontrolatu eta doitu behar da, eta debozioan, aldiz, gizakiaren bulkada eta erritmoak kontrolatu eta orekatu behar dira.”