Argazkia
José Luis Aranburu
Erloju-Konpontzailea
2005/01-21/02-04
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


PROZESUAK

Prozesu guztietan, ordulariak konpondu edo garbitu behar dituenean, lehen-lehenik aurrean duen pieza aztertzeari ekiten dio, arazoa zein den zehazteko.

Bezeroari aurrekontu bat prestatzen dio, eta, honek onespena emanez gero, aurrera jarraitzen du.

Konponketa lanak egiteko, beharrezko diren piezak desmuntatzen ditu, eta, bide batez, garbiketa orokor bat egiten du.

Artisauaren lanabesak.
Artisauaren lanabesak.

Gero, kaltetuta edo hautsita dauden piezak konpondu edo aldatzen ditu, eta berriz ere guztia muntatzeari ekiten dio. Lubrifikatzailea eman, doitu eta afinatu, eta prest egongo da erlojua.

Lanerako erabiltzen dituen tresnei dagokienez, hona hemen garrantzitsuenak:

Eta, horiez gain:

José Luisen esanetan, ogibide honetan hiru koalitate nagusi behar dira: IKUSMENA, PULTSUA ETA PAZIENTZIA. Horiez gain, komenigarria da eskarmentua eta intuizioa izatea ere, diagnostikoa azkar eta zehaztasun osoz egin ahal izateko.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen