Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Lanabesak | |
Prezioak |
ARTISAUA
Gure artisaua Deban jaio zen, 1955ean. Bere gurasoek zapata-denda eta oinetakoak konpontzeko tailer bat zeukaten artisauak gaur egun lanerako erabiltzen duen lokalean.
Ikasketak eta soldadutza egin ondoren, Martín familiaren zapata-dendan hasi zen lanean.
1983an, Basauriko (Bizkaia) Mateo López abarkagilea erretiroa hartzera zihoala jakin zuen. Aukera horretaz baliatuz, bere makina, molde eta materialak erosi zizkion.
1984tik aurrera, abarkak egiteari ekin zion esklusiboki; utzi egin zituen gainerako jarduera guztiak.
Marie-Christinerekin ezkonduta dago, eta bi seme-alaba ditu: Emili (1984an jaioa) eta Xabi (1989an).
Martín Sukia Aizpurua San Roke 4 20820 DEBA / GIPUZKOA Tel. 943 19 11 38 Web: www.martinsukia.com |
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria