Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Lanabesak | |
Prezioak |
SARRERA
Gaurkoan MARTÍN SUKIA abarkagilea ekarri dugu foro honetara.
Aurreko batean izan genuen abarkak egiten dituen beste artisau bat ezagutzeko aukera, Juan Elgarresta hain zuzen ere (EUSKONEWS, 207. zenb.). Interesa duen irakurleak bere fitxa begiratzera jo dezake.
Beste artisau zapatagile batzuk ere deskribatu izan ditugu atal honetan, baina pixka bat aldendu egiten dira gure gaurko artisauaren arlotik.
MARTÍN SUKIA artisauak, abarkez gain, kutxak ere egiten ditu. Orain arte, zurezko kutxak egin eta zizelkatzen dituzten hainbat artisau ezagutu ditugu, baina Martinek larruzkoak egiten ditu ostera, eta horrelako kutxak deskribatzen ditugun lehen aldia da.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria