Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Lanabesak | |
Prezioak |
BERE PRODUKTUAK
ABARKAK
Txiki-txikietatik hasi -apaingarri modura erabiltzen direnak-, eta 48. zenbakira bitarteko abarkak egiten ditu.
Gehientsuenak kolore naturalean egiten ditu, baina beltzak ere bai, tindaturiko larruarekin.
2003an, Ángela Arregi jostun bilbotarrak Zigor operako antzezleak jantzi behar zituela-eta, abarka beltz eta marroiak egitea eskatu zizkion, ohiko kolore naturalekoez gain. Hain zuzen ere urte hartatik aurrera egiten ditu Martínek kolore beltzeko abarkak ere.
Zuzenean saltzen ditu bere abarkak denda eta azoketan, nahiz eta ez duen azken hauetara joateko ohitura handirik. 2002an, Zumaiako artisautza azokara joatea eskatu zioten, eta geroztik urtero joaten da. Eibarko artisautza azokan ere izan da, eta aurten, 2006an, baita Errenteriakoan ere.
Gure gaurko artisaua da Euskal Herri osoan abarka gehien egiten dituena.
KUTXAK
1990az geroztik, larru grabatuzko kutxa zoragarriak egiten ditu.
Hain dira harmoniotsuak irudiak eta beren kokapena, pieza hauek benetako artelanak ditugula.
Enpresek enkargatuta, kutxa hauetako serie txiki batzuk egin izan ditu.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria