Argazkia
Tattoo
Tatuajeak
2007  /  03-23  /  04-06
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


ARTISAUA

Gure artisau tatuatzailea (hitz teknikoa “dermografista” da), Félix Plano Eceiza, Donostian jaio zen, 1966ko otsailaren 16an. Hirian bertan egin zituen oinarrizko ikasketak. “Arte eta Dekorazioa” ikasi zuen bi urtez, eta, gero, marrazketa eskolak hartu zituen, lanean ziharduen bitartean.

Soldadutza egin ondoren, Hernaniko motozikleta tailer batean hasi zen lanean, eta aerografoz margotzen zituen haiek. Han, tatuajeak egiten hasi zen, 1992an. Horretarako, Parisa joan zen, eta materialak erosi zituen. Horrelaxe, bere kabuz ikasiz hasi zen jardueran, eta horretan dihardu oraindik.

1995ean, Donostiako Egia auzoko barne batean jarri zen, eta, geroago, egungo barnera aldatu zen.

“Asociación de Tatuadores y Pirsing de Gipuzkoa” delakoan dago sartuta. Bidenabar esanda, 18 estudio daude elkartean.

TATTOO FÉLIX
Ametzagaña kalea, 18 behea
Egia auzoa
20012 DONOSTIA
Tef. Fax. 943.290236
E-posta: txanafe@hotmail.com

Ordutegia:
Astelehenean, 15:30etik 20:00etara.
Asteartean eta ostegunean, 09:30etik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara.
Asteazkenean, 09:30etik 14:00etara.
Ostiralean, 09:30etik 14:00etara.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Lagundu Euskonewsi - Ayuda a Euskonews=
Bilatu Euskonewsen