Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
HISTORIA
Neolitikoko momietan (K.a. 7000) aurkitu dira tatuajeak. Egun ere badira tatuajea praktikatzen duten leinuak; Borneon, esate baterako.
Erromatarrek zigor gisa egiten zizkieten tatuajeak gaizkileei eta esklaboei. Konstantino enperadoreak debekatu zuen hori.
Ipar Amerikako indioek beren praktika magiko-erlijiozkoetan erabiltzen zuten tatuajea, eta Amerika Erdialdekoek, berriz, gurtzeko asmoz marrazten zituzten idoloak berengan.
Halaber, gure aroan baino lehenago ezagutzen zuten tatuajea Indian eta Txinan, era horretan markatzen baitzituzten gaizkileak.
Zalantzarik gabe, ordea, Polinesian egin zituzten munduko tatuajerik artistikoenak. Banks artista Cook kapitainarekin joan zen ontzian Polinesiara 1769an, eta berak ekarri zuen Europara arte horren berri. Horregatik erabili zen hasieran tatuajea itsasgizonen artean bakarrik.
Dakigunez, tatuajeak egiteko lehen tailerra, mendebaldeko kulturan, New Yorken ireki zen. Alemaniako etorkin batek, Martin Hildebrant-ek, ireki zuen, 1870ean. Handik laster, 1891n, Samuel O’Reillyk tatuatzeko makina asmatu zuen. 1900ean, baziren jadanik tatuatzeko tailerrak munduko hiri nagusi guztietan.
Tatuaje hitza tattoo-tik dator. Horrek samoeraz “markatu edo bi aldiz jo” esan nadi du, eta tatuajeak egiteko metodoari egiten dio erreferentzia argi eta garbi. Eta, gauza bitxia, japonieraz irezumi esaten da, hots, “tinta txertatzea”.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria