Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PROZESUAK
Higienea da gauzarik behinena lanbidean. Horregatik, erabiltzen diren elementu guztiak erabilera bakarrekoak dira, eta unitate bakarreko ontzi itxi eta esterilizatutan aurkezten dira. Soilik makinaren pieza bat ez da botatzen; lan bakoitzaren ondoren, askatu, garbitu eta esterilizatu egiten da berriro.
Argazkia: Antxon Aguirre |
Era berean, erabilitako tresna eta puska guztiak bezeroaren aurrean hausten dira, eta, gero, ontzi berezi batzuetan sartzen, suntsitzeko.
Tatuajea gauzatzeko prozesua, berriz, honela da:
1.- Marraztu beharreko motiboa aukeratzen da. Horretarako, artisauak badu berak lehenago egindako lanen argazki sorta bat, bezeroa orientatzeko. Beste batzuetan, bezeroak berak ekartzen du berari tatuatzea nahi duenaren marrazkia ego argazkia.
2.- Beharrezkoa bada, aurrena paper baten gainean egiten da gero larruazalera aldatuko den marrazkia.
3.- Marrazkia beste paper-euskarri edo kalka batera pasatzen da, makina berezi baten laguntzaz. Makina hori dermokopiagailua da.
4.- Tatuatzaileak bezeroaren aurrean prestatzen ditu erabili behar dituen material guztiak, bezeroaren aurrean hasten ditu denak. Horrela, bezeroak ikusten du erabiltzen diren gauza guztiek osasun berme osoa dutela.
5.- Bizar-xaflen laguntzaz, tatuatzaileak lanean arituko den guneko bilo edo ile guztia kentzen du.
6.- Jadanik prestatua den kalka larruazalera pasatzen du, edo, arkatz berezi batzuez, motiboa marrazten du han.
7.- Tatuajea egiten hasten da, orratzez. Noizean behin, baselina ematen du gunean, larruazala babesteko.
8.- Tatuajea osatutakoan, paper esterilizatuz, xaboi azal-babesgarri bereziz eta ur esterilizatuz garbitzen du gune osoa.
9.- Krema berezi babesgarri bat ematen zaio guneari, eta plastifikatu egiten da (plastikoz lotu), infekzioak saihesteko.
Loturaren bi egunak igarotakoan, ez da berriz estali behar tatuajea, baina egunean bost aldiz Bepanthol eman behar da oraindik; bi astez, tatuajea beltzez eta grisez egina bada, eta hiru astez, hura koloretakoa bada.
Tatuajea orbaintzen ari denerako gomendioak:
Tatuajea zauria da, eta zauria bezala zaindu behar da. Orbaindu denean, ez du behar inolako tratamendurik.
Elementuak
Ohartarazi behar da tatuatzaileak erabiltzen dituen produktu guztiak lan horretarako bereziak direla, eta, horregatik, saltoki espezializatutan saltzen dira.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria