Argazkia
Tattoo
Tatuajeak
2007  /  03-23  /  04-06
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Giza gorputzean tatuajeak egiten aritzen da soilik, eta marrazkiren bat edo bezeroak dakarren argazkiren bat erabiltzen du eredutzat.

 
Félix horretan hasi zenean, heavy, punky eta antzeko taldeetako jendea bakarrik tatuatzen zen. Orain, adin eta gizarte-maila guztietako jendea joaten zaio. Adibidez, tatuatua du 85 urteko emakume bat, eta baita amarekin datozen 15 urteko neskatxak ere.

Tatuaje bat nahi duenak adin nagusikoa izan behar du, eta liburu batean ipini behar ditu bere datuak eta onarpen-sinadura.

Tatuaje bat nahi duten pertsona adingabeek gurasoen baimena behar dute.

Félixek dio bezeroak hasieran tatuaje txiki bat nahi izaten duela, eta, gero, berotu eta beste batzuk eskatzen dituela. “Izan ere, zuk ez sinetsi arren, tatuajeak zaletasuna pizten du, eta gero eta gehiago nahi izaten da”.

Azkenik, esan behar da lehenago lan-bilerak egin ohi zirela urtero Madrileko eta Bartzelonako tatuatzaileentzat, baina orain bi urtetik ez direla egiten.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Lagundu Euskonewsi - Ayuda a Euskonews=
Bilatu Euskonewsen