Argazkia
Tattoo
Tatuajeak
2007  /  03-23  /  04-06
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


SARRERA

Egun, artisauaren definizio ugari dira, baina nik sortzaileari deituko nioke artisaua, eskulangileari. Harentzat, lan-tresna bigarren mailako osagaia da. Trebetasuna edo irudimena du osagai nagusia.

Eta era askotako artisauak dira:

Egun ia erabiltzen ez diren gauzak egiten dituztenak: pezozko adreiluak, txilarrezko erratzak, kobrezko galdarak, idientzako kopetakoak, upelak, arbaldak, uztarriak, abere-adarrean egindako tailuak, zahatogileak, saskiak, kaikuak, ibairako arrantza-sareak, sokagileak, kandelagileak, arrosarioak, argizaiolak, gurdiak, abarkak etab.

Oraindik eskea duten gauzak egiten dituztenak: espartingileak, zintzarrigileak, aizkorak, uhalgileak, eltzegileak, papergileak, koadernatzaileak, kutxatilagileak, armaginak, forjari edo errementariak, beira-lantzaileak, kiroletarako tresnak egiten dituztenak: pilotak, saskiak, musika tresnak egiten dituztenak: txirulak, txistuak, dultzainak, atabalak, hari-instrumentuak edo luthierrak eta organoak, egur-lantzaileak, harri-lantzaileak etab.

Artisautzarekin baino artearekin lotuago dauden gauzak egiten dituztenak: bitxigileak, zaharberritzaileak, damaskinatuak, beirate beruneztatuak.

Janarien artisauak: mermeladak, euskal pastela, etxeko ogia, gazta, eztia, sagardoa, ardoa, txakolina, patxarana, hestebeteak, txistorra...

Egun atal honetara dakargun artisaua, tatuatzailea, nik artisautzarekin baino artearekin lotuago dauden gauzak egiten dituztenen taldean sailkatuko nuke, hau da, artearekin lotutako taldean, tatuatzailea artista baita azken batean, baina oinarritzat mihisea, egurra edo metala erabili beharrean, gai bizi bat erabiltzen du, hots, giza gorputza.

Berriro ere, artisauaren eta artistaren arteko mugan gaude, baina dilema hori funsgabea zait, nik artisau guztiak artistatzat baitauzkat. Haien kalitatea beste kontu bat da noski, lanbide guztietan gertatzen den bezala, eta pertsonaren mailan ere bai.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Lagundu Euskonewsi - Ayuda a Euskonews=
Bilatu Euskonewsen