Argazkia
Miguel Ángel Mediavilla
Irazki hari altuen artista
2007  /  06-01  /  07-12
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PROZESUA

Honako urrats hauek ematen ditu oro har lanak sortzerakoan:

1- Ideia. Funtsezko oinarria. Inspirazioaz gain, beste zerbait ere behar da: egin nahi den lanari buruzko gogoeta lasaia eta patxadatsua. Horrela, kontzeptua erabat lantzeko, makina bat bozeto egin behar izaten ditu askotan.

Miguel A. Mediavilla

2- Gaia aukeratutakoan, behin betiko bozetoa marrazten du, gero tapizean egiteko asmoa duen moduan, koloreak, lerroak eta elementuak nola uztartu erabakitzeko.

3- Beste bozeto bat egiten du, benetako tamainan, tapiza egiterakoan gidatzat hartzeko.

Miguel A. Mediavilla

4- Lanerako behar dituen elementu fisikoak eskuratzen ditu: artilea, jutea, lihoa, zeta edo beste edozein. Ondoren, zer material, ehundura, kolore,... erabiliko dituen erabakitzen du.

5- Ehungailua hartuta, lan fisikoari ekiten dio dena bukatu arte.

HIRU DIMENTSIKO TAPIZ ERREALISTAK lanean, irazki-hari altuen betiko teknika lauari sakontasuna erantsi dio Miguel Ángel Mediavilla eskultore eta humanistak. Sorkuntza-lan bitxi horren bidez, 3 dimentsioko bolumenaren errealismoa eskaintzen digu, eta aldi berean, EHUNEZKO ESKULTUREN adierazkortasun bizia, eskulturaren eta pinturaren sintesia bailiran.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen