Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
SARRERA
Ohore handia da guretzat aldizkari honetara MIGUEL ÁNGEL MEDIAVILLA HURTADO, benetako artista, ekartzea. Haren lanak erruz gainditzen ditu artisau-produktuen mugak, askoz ere harantzago helduz.
Ilunsenti zoragarri bat ikusten ari garenean, edo musika ederra entzuten, ezin izaten dugu gure barrena astintzen duen zirrara hitzen bidez adierazi. Bada beste horrenbeste gertatzen zaigu MEDIAVILLAren lan bakoitzarekin. Izan ere, edertasuna “sentimendua” da, eta “sentimendua”, hain zuzen, “sentitu” hitzetik dator.
Negua (Sortzea – Bizia ezkutua dagoenean) Eskuz egindako tapiza, teknika mistoa erabiliz Jatorrizko obra: Miguel A. Mediavilla Hurtado. Egitea: Miguel An. Mediavilla Hurtado, Jorge Mediavilla Berrio. Neurriak: 2.000 x 1.750. Sakonera: 30 cm Materialak: artilea, zeta, akrilikoa. |
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria