Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PRODUKTUA
Hona hemen artistak tapizaren Arteari buruz egindako zenbait gogoeta:
1) TAPIZAK: ARTEA EDO ARTISAUTZA?
Tapizaren artea, nik sentitzen eta bizitzen dudan bezala, arteari buruzko ikuspegirik peto-petoenarekin bat dator. Dena den, bi garai bereizi behar ditugu:
Jerte bailarako udaberria Neurriak: 2.00 x 1.750 Sakonera: 30 cm Materialak: artilea, zeta |
Tapiz tradizionalak oso lan prestigiotsuak dira, eta nekezak ere bai, meritu handikoak. Artisauaren zeregina nabarmentzen da nagusiki, artista bati bururatutako ideia ehungailuan islatzen baitu, maisutasunez eta trebetasunez, betiere estilo bereizgarri jakin bati jarraituz. Apaingarritzat erabiltzeko tapizak dira gehienak, eta, oro har, gertakari historikoak deskribatzen eta oroitzen dituzte. Horrelako tapizek hiru ezaugarri nagusi dituzte:
A) Artista batek diseinatzen eta sortzen ditu. Beraz, arte nagusitzat hartu behar dugu.
Xehetasunak - Jerte bailarako udaberria. |
B) Artisauak oso zehatz-mehatz, arreta handiz, jardun behar du. Ondorioz, zentzu horretan artisautza-lana edo arte txikia izango litzateke.
C) Ia lan guztiak apaingarritzat erabiltzen direnez, dekorazio-artea edo arte txikia izango lirateke.
Tapiz garaikideen oinarrizko kontzeptuak tradizionalen berberak dira, baina artistaren xedea edo asmoa zeharo bestelakoa da, askoz ere urrunago heltzen baita: lanaren diseinua sortzeaz gain (pieza bakarra eta paregabea), materialak aukeratzen ditu, eta material horiek sortzeko prozesuan ere zuzenean hartzen du esku. Artistak bere nortasun bereizgarria islatzen du lan bakoitzean, teknikarik egokienaz baliatuta. Beraz, tapiz tradizionaletan ez bezala, kontua ez da lan apaingarriak egitea soilik.
Xehetasunak - Jerte bailarako udaberria. |
2) TAPIZAREN ARTEA: BIZITZAREKIKO LOTURA METAFORIKOA
Arte-adierazpen horren oinarrizko ezaugarri bereizgarria bere soiltasun zoragarria dugu: Ba al dago bi hari, bertikala (irazkia) bata eta horizontala (bilbea) bestea, elkar gurutzatzea baino lan soilagorik? Biek elkar gurutzatzen duten gunean korapiloa egiten da, eta korapiloz korapilo, tapiza bere osotasunean. Elkar gurutzatzen eta eusten duten harien bidez mintzatzen zaigu materia, bere muga estuak gaindituz, eta bere bizitzaren zentzua hedatuz.
Zenbat eta harreman kutunagoa izan arte eder horrekin, gehiago txunditu eta hunkituko gaitu, bizitzaren deskribapen metaforiko zehatza egiten digula egiaztatu ahala. Izan ere, geure buruaren alegoria ere izan daiteke ia.
Udaberria (Jaiotza – bizitza sortzen da,
ura dantzatzen du) Eskuz egindako tapiza, teknika mistoa erabiliz Jatorrizko obra: Miguel A. Mediavilla Hurtado. Egitea: Miguel A. Mediavilla Hurtado, Jorge Mediavilla Berrio Neurriak: 2.000 x 1.650 Sakonera: 25 cm Materialak: artilea, zeta, akrilikoa. |
Arte-adierazpen guztietan gertatu ohi denez, lana bururatzen zaigunean, ernaltzeko sormen-prozesu horretan, arima "haurdun" dagoela iruditzen zaigu. Gero, ekinaren ekinez, ehungailuan hazi egiten da, amaren sabelean balego bezala, egoki, kontu handiz, lasai, poliki, behetik gorantz. Egunsentien eta egunerokotasunaren ustezko "monotonia" horretan... Itxuraz, ez da ezer gertatzen, baina... dena gertatzen da. Haurdunaldi apal itxaropentsua bukatutakoan, irazkiaren azken hariak, ehungailuari lotutako zilbor-hesteak, mozten ditugunean, erditu eta tapiza jaiotzen da, bere nortasun bereizgarria hartuz. Bizitza propioa hartuz. Gure bizitzaren bilbea, tapizarena bezalaxe, bi errealitatek osatzen dute. Bertikala da bata (inspirazioa), eta horizontala bestea (lana). Bien arteko loturek eta harremanek ematen diote zentzua gure bizitzari. Tapizetan bezalaxe, gure bizitzan bada ageriko alde bat, eta ezkutuko beste bat ere bai, ilunagoa. Alderdi ilunago hori ezinbestean arakatu behar dugu gure batasuna aurkitzeko, eta batasun horretan, geure harmoniaren erritmoa eta edertasuna antzemateko.
Horiek guztiak direla eta, arte-adierazpen horrek ezaugarri paregabeak, apartak benetan, dituela esan dezakegu. Tapizgintzaren historiari eta egituraren izaerari erreparatzen badiegu, gure garapen pertsonalarekin lotura estuak dituela ikusiko dugu. Horregatik izan du gizakiak bidelagun hain aspalditik.
Uda (Gaztaroa – Suaren dantza) Eskuz egindako tapiza, teknika mistoa erabiliz Jatorrizko obra: Miguel A. Mediavilla Hurtado. Egitea: Miguel A. Mediavilla Hurtado, Jorge Mediavilla Berrio Neurriak: 2.000 x 1.650 Sakonera: 25 cm Materialak: artilea, zeta |
Mediavilla EL ARTE DEL TAPIZ: “Algo más que una estética” (TAPIZAREN ARTEA: Estetika baino zerbait gehiago) liburuaren egilea da.
Hizkera intimista eta autobiografikoa erabiliz, duela milaka urte sortutako Arte zahar horretako bizipenak eta bere garapen pertsonal eta artistikoan izandako eragina azaltzen dizkigu.
Aipatutako arte-diziplina jorratuz, bere sentitzeko modua nabarmen aberastu zuen aurkikuntza handi bat aurkezten digu M.A. Mediavillak: gizakiaren berezko balioen eta “artista” izeneko pertsonaiari ezarri ohi zaizkion balioen arteko aldea. Horrela, “artistaren” mitoa zapuztu egiten du, gizakia bere pertsonaiaren gainetik kokatuz. Gizakia nagusi da errealitate orotan, jaun eta jabe, eta artea, berriz, adierazteko aukera ematen dion baliabiderik handienetakoa.
Tanzania – Afrika Neurriak: 2.000 x 1.500 Sakonera: 30 cm Materialak: artilea, zeta |
Apal eta barrenetik mintzatuz, komunikazioaren eta harremanen zentzu sakonaren balioa indartzen saiatzen da, eta bizitza sorkuntza dela sentitzera gonbidatzen gaitu. Eta halaxe egingo dugu, sortzeko sentsazioa sentitzen dugun heinean.
Egilearen iruzkinen oinarri nagusiak ez dira ideiak (interesa gorabehera), praktika baizik. Eta horren lekuko nagusia, paregabea, bere lana dugu, liburuaren atal grafikoan ikusgai daukaguna.
Liburuan, hezkuntzari buruzko atal bat dago: “mugarik gabe ikasteko gonbitea”. Bertan, kulturaren, artearen eta hezkuntzaren arteko lotura estuak kontuan hartuta, liburuari buruzko hezkuntza- eta pedagogia-ikuspegia jorratzen du, “hezitzaileentzako gogoeta” eginez. Bukatzeko, bibliografia luzea eskaintzen digu.
Bodega Neurriak: 103 x 82 |
Cuatro Estaciones entre Luces y Sombras (Lau urtaro, erdi argi erdi itzal) liburuxkan, Naturan barrena abiatzen da, Tapizaren Artea bidelagun hartuta.
Bertan, kanpoko naturako urtaroek (neguak, udaberriak, udak eta udazkenak) geure barreneko naturaren urtaroetara bidaia alegorikoa egiten lagunduko digute. Gizaki ororen bizitzako urtaroak ezagutuko ditugu: haurdunaldia, jaiotza, gaztaroa eta topaketa.
Artistak iruzkinak eta gogoetak egiten dizkigu, lanak sortu ahala izandako esperientzietan oinarrituta. Artisau-lanaren erritmoa eta arteari lotutako inspirazioa uztarturik, gure begiradaren funtsa berreskuratzera gonbidatzen gaitu, sarritan formula eta kontzeptu intelektualen artean ezkutatzen den errealitatea ikusi ahal izateko. Horrela, begiradaren benetako zentzua eta balioa ulertuko dugu: ikasteko gogoa piztea.
Euskal Baserria Eskuz egindako tapiza, teknika mistoa erabiliz. Neurriak: 200 x 110cm |
Begiratzen ikasi... ikusteko.
Ikusi... sentitzeko.
Sentitu... ulertzeko.
Ulertu... errespetatzeko.
Errespetatu... bizitzeko.
Gogoetak osatzeko, M. A. Mediavillaren lanei buruzko hainbat argazki daude. Lan horiek benetako helburua gogora dakarkiguten lekukoak ditugu: artistak besteei helarazi nahi dien esperientzia existentzial praktikoa azaltzea da kontua, errealitate intelektual eta teorikoa erakustea baino gehiago.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria