Greziarren ustez, ariketa fisikoak hasieran gudurako prestatzeko ariketak izaten ziren: esgrima, xabalina-jaurtiketa, zaldiketa, etab. Gimnasia jokotzat hartzen zuten, ez kiroltzat. Gauzak geroago aldatu ziren, gazteei atletismorako grina pizten hasi zitzaienean. Kirol-zaletasun hori erromatarrengana igaro zen eta termetan, adin eta gizarte maila guztietako jendea hartzen zuten horietan, pilota izaten zen gehien egiten zen kirola.
Erromatarrek tamaina eta kolore ezberdinetako pilotak erabiltzen zituzten. J.N. Robert1 historialariaren arabera, ilez betetako pilota txiki eta gogorra erabiltzen zuten besagain jokorako; pagénica izeneko beste pilota lodixeago bat ere bazuten, larruzkoa eta barruan lumak zituena. Gero follas izenekoa zuten, haizez puztutako edo lumazko baloi lodia, joko motel eta lasaiagoetan pertsona helduek erabiltzen zutena. Batak besteari, elkarri botatzen zioten pilota, edota norberak bakarrik airera botatzen zuen, gero berriro eskutan hartzeko.
Bazen beste joko mota bat ere, eta joko hartan jokalariak hormara botatzen zuen pilota, gero eskuz jo eta itzultzeko. Lurrera erori gabe pilota gehien jotzen zuenak irabazi ohi zuen.
Trígono izeneko jokoan, berriz, hiru jokalari triangelua eratuz ipintzen ziren, pilota bana zutela. Jokalari bakoitzak bere pilota beste bati bota, berari botatzen ziotena hartu eta berriro bota egiten zuen, lurrera erortzen utzi gabe. Jokalari bakoitzaren ondoan, pilota zenbat aldiz erortzen zen zenbatuz epaile-lanak egiten zituen pertsona bat ipintzen zen.
Alde batera utziko ditugu baloiaz jokatzen ziren kirolak, gure gaitik kanpo daudelako. Hala ere, interesa duen irakurleari esango diogu EUSKONEWSen 403. zk.ko fitxan pilota-jokoaren berrikuspen historikoa egin genuela erromatarren garaietatik gaur egunera arte. EUSKONEWSen 192. zk.an Euskal Herriko datuak jorratu eta EUSKONEWSen 283. zk.an, berriz, pilotan jokatzeko era eta mota desberdinak errepasatu genituen.
1ROBERT, Jean-Noël. Los placeres en Roma. EDAF. S.A. Madril. 1992. 64. or.
Modalitatea | Gozoa |
Kolpekoa |
Txikienak | 11 € |
13 € |
Kimuak | 12 € |
13 € |
Haurrak | 13 € |
16 € |
Kadeteak | 14 € |
18 € |
Gazteak | 20 € |
21 € |
Seniorrak | 20 € |
23 € |
Tresnak | ||
Xarea | 15 €
|
|
Larruzko paleta | 12 €
|
|
Pala motza | 16 €
|
|
Giltzatakoak | 5 €
|
Bidalketak errenboltso bidez, gastuak eroslearen kontura dira.
Antxon AGUIRRE SORONDO
Juan Sanz
Miravalles kalea, 8 – 3º A.
31015 IRUÑEA
Tel. 948 143 605
Oraingo honetan, pilotalekuetarako pilotak egiten dituen pilotagilea ekarri dugu atal honetara. Jadanik lehenago ere aipatu izan ditugu horrelako eskulangileak. Gogoan ditut, besteak beste, Juan Carlos Otero (EUSKONEWS 193 zk., 2003. urtea), Ander Ugarte “PUNPA” (EUSKONEWS 283 zk., 2005. urtea) eta Alberto González (EUSKONEWS 403 zk., 2007. urtea).
Gaurkoan Juan Sanz nafarra ekarri dugu hona, hau ere pilotalekuetarako pilotak egiten diharduena.
Gure pilotagilea Nafarroako Zangoza herrian jaio zen 1944ko apirilaren 29an, eta bost anai-arrebetan bigarrena da. Gurasoak nekazariak zituen.
Oinarrizko ikasketak egin ondoren, Zornotzako komentu batean sartu zen fraide egiteko, eta han, besteak beste, esku huska jokatzeko pilotak egiten irakatsi zioten.
Seminarioa utzi eta, hainbat lanetan jardun ostean, Iruñeko Volkswagen automobil-enpresan sartu zen, 2002an aurretiko erretiroa hartu zuen arte.
1976ko uztailaren 31an Conchi Ramírez-ekin ezkondu zen eta bi alaba dituzte.
Eskulanetarako zaletasun handia zuenez, erretiratu ondoren frontoietarako pilotak eskuz egiteari ekin zion berriro, eta langintza horretan jardun du gaur egunera arte.
Gaiarekin ohituta ez dagoenarentzat, hainbat taula eratu ditugu pilotek erakunde ofizialen arabera izan behar dituzten ezaugarriekin:
Joko mota |
Kategoria |
Adina (urteak) |
Pisua (gr.) |
Diametroa (mm.) |
Eskuz |
Seniorrak |
19tik gora |
101 - 107 |
60 – 62 |
Eskuz |
Gazteak |
17 - 18 |
93 – 101 |
59 – 62 |
Eskuz |
Kadeteak |
15 – 16 |
90 – 93 |
59 – 62 |
Eskuz |
Haurrak |
13 – 14 |
88 – 90 |
58 – 62 |
Eskuz |
Alevín |
12 – 14 |
78 – 88 |
55 – 61 |
Eskuz |
Txikienak |
10etik behera |
78 – 88 |
55 – 61 |
Larruzko paleta |
- |
- |
50 – 52 |
46 – 48 |
Pala motza |
- |
- |
85 – 90 |
56 – 58 |
Erreminta-pilotak:
Joko mota |
Diametroa (mm.) |
Pisua (gr.) |
Xarea | 55 |
80 |
Paleta | 48 |
55 |
Pala erdia | 51 |
62 |
Pala motza | 56 |
90 |
Pala | 62 |
118 |
Erremontea | 63 |
18 |
Zesta punta | 65 |
125 |
Pasaka | 120 |
285 – 300 |
Errebotea kadeteak | 63 |
106 |
Errebotea seniorrak | 67 |
132 |
Joko garbia kadeteak | 60 |
108 |
Joko garbia seniorrak | 64 |
120 |
Laxoa | 65 |
120 |
Eskuak berotzeko | 67 |
125 |
Eskuz jokatzeko pilotak amateurrentzat:
Maila | Diametroa (mm.) |
Pisua (gr.) Gozoa |
Pisua (gr.) Erdi
gozoa |
Pisua (gr.) Erdi
kolpekoa |
Pisua (gr.) Kolpekoa |
Txikienak | 56 |
45 |
55 |
75 |
- |
Kimuak | 58 |
55 |
65 |
80 |
- |
Haurrak | 60 |
60 |
70 |
80 |
90 |
Kadeteak | 62 |
65 |
75 |
85 |
95 |
Gazteak | 63 |
70 |
80 |
90 |
100 |
Seniorrak | 64 |
75 |
85 |
95 |
105 |
Gure pilotagileak mota guztietako pilotak egiten ditu, baina bereziki gozoak edo leunak amateurrentzat eta gogortxoagoak diren kolpekoak.
Honako taula honetan, gure eskulangileak egiten dituen pilota gozoen ezaugarriak azaldu ditugu:
Kategoria | Pisua (gr.) |
Diametroa (mm.) |
Txikienak | 50 |
56 |
Kimuak | 60 |
58 |
Haurrak | 70 |
60 |
Kadeteak | 75 |
62 |
Gazteak | 80 |
63 |
Seniorrak | 85-90 |
64-67 |
Ikusten denez, gure pilotagileak egiten dituen pilotak astunxeagoak dira, baina horrek ez du garrantzirik amateurrentzat direlako eta aldea ere oso txikia delako. Pilota barruan gomazko erdigunea jartzen duelako izaten dute, hain zuzen, pisu gehiago.
Egindako pilotak zuzenean saltzen ditu bera joan ohi den herrietako azoketan (urtean 40 inguru), eta etxera joaten zaizkion bezeroei ere saltzen dizkie.
Prozesuak antzekoak izan arren, ez dira berdinak izaten pilota guztietan, izan ere, pilota gozoa edo biguna izan, edota kolpekoa edo gogorragoa izan, aldea baitago.
Lehenbiziko horiek gomazko erdigunea izaten dute abiapuntu; erdiguneari latex-geruza bat erantsi, honen gainean hari garbia jartzen joan, gero kotoi-haria ipini eta, azkenean, hori guztia ahuntz-larruz forratzen da. Barruan goma ipiniz, pilota ez da barruan zura edo plastikoa duena bezain gogorra izango jotzeko, baina, jakina, pilota hori ere ez da izango kolpeko pilota bezalakoa.
Pisu eta neurrietara egokitzeko, hari-geruzak ipintzen ditu presio handiz erdigunearen gainean, diametro jakin batera (azkenean pilotak izango duen tamainaren arabera) iritsi arte, eta jarraian, sendotzeko, josi egiten ditu. Gero beste hari-geruza batzuk ipintzen ditu presio gutxiagoz, ukitutakoan pilota leunagoa izan dadin. Larruz forratu aurretik, albaintzeko hari-geruzak erantsi eta hari sendoagoz josten ditu; hori egin ondoren ipintzen zaio larruzko forrua.
Kolpeko pilotetan, gomazko bolaren ordez PVCzko bola ipintzen du erdian, baina gainerako prozesua antzekoa da.