Txus Gruzeta
Zilarrezko artisautza

Antxon AGUIRRE SORONDO

Txus Gruzeta– Zilarrezko bitxiak
HEREDIA / ARABA
Tef. 617 91 12 43
Mail: txus.gruzeta@gmail.com
Web: txusgruzeta.blogspot.com

Txus Gruzeta

Sarrera

Ohi dugun bezala, zilarra lantzen duten eta hamarkada honetan EUSKONEWSen agertu diren artisauen zerrenda agertu behar dugu, baina oraingoan kapitulu horietan landu ditugun gaiak adierazten ditugula:

Bestalde, eta nola artisau bitxigile ugarik “eguzkilorea” (karduaren lorea) marrazten duten, jakinarazten dizuegu EUSKONEWSen 229 zenbakian, Roman Aduriz artisau eta zuraren zizelkariaz ari baita, gai horri buruzko artikulu bat duzuela.

Hurrena, elkarrizketa bat aurkezten dugu. Txus Gruzeta zilarraren eta harriaren artisauari egin genion, Arabako Heredia herrixkan.

Txus Gruzeta

Artisaua

Jesus Gruzeta Otaduy, Txus adiskideentzat, Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen, 1961eko urtarrilaren 14an. Derrigorrezko ikasketak egin ondoren, 20 urterekin mundua ikustera joan zen. Zenbait urte eman zituen Hego Amerikan zehar ibiltzen, eta beira-alezko bitxiak egiteko hainbat forma ezagutu. Brasilen, zehazki Ouro Preton, jarri zen harremanetan mehatze-lurralde horretako (Minas Gerais) bitxigintza berezia (harria eta zilarra) lantzen duten artisauekin. Artisautza horren teknikak ikasi zituen han, eta gemologiako ikasketak egin, halaber.

1990ean, bere herrira itzuli zen, eta zilarrezko bitxiak egiteko lantegitxo bat muntatu zuen.

Bere lanbidean sakontzen jarraitu zuen, Bartzelonan egindako ikastaro batzuetan: argizariak modelatzea eta bitxigintzako diseinu baten irudikapena.

2005ean, Heredia-Barrundiara joan zen bizitzera.

Txus Gruzeta

Produktuak

Brasilek garrantzi handia dauka Txusen ibilbide artistikoan harribitxien eta fosilen mailan, bere kreazioetan osagai horiek erabiltzea atsegin baitzaio artisauari, baina, nola beste teknika batzuk ere garatzen dituen, beste estilo batzuetako bitxiak ere egiten ditu, batez ere elementu sinbolikoei, eta batez ere Euskal Herrikoei, arreta berezia eskaintzen diela

Esmaltedun piezak egitea du espezialitateetako bat.

Urrea eta zilarra nahasten dituen bitxiak ere egiten ditu.

Berak sortutako eta asmatutako lanak egiten ditu normalean, baina inork eskatuta ere egiten ditu, eta, horietatik, honako hauek aipa ditzakegu:

Artisautza-azoketan saltzen ditu bere produktuak, nagusiki Euskal Herrian, eta zuzenean lantegira etortzen zaizkion partikularrei.

Kanpoko azoka ugaritan izan da halaber: Bartzelonan, Burgosen eta, are, Kanariar Uharteetan.

Txus Gruzeta

Prozesuak

Nik “lehengoetakotzat” joko nukeen artisau baten aurrean gaude, diseinuaren sormenean eta bere eskuetan oinarritzen baitu bere lana.

Zilarrezko soldaduraz soldatutako piezak eraikita eta haietan harriak ezarrita egiten ditu nagusiki bere piezak.

Moldatutako serieak, behin jatorrizkoa prestaturik, lantegi espezializatu batean egiten ditu.

Haren lantegian honako hauek guztiak ikus daitezke: tresna sorta oso bat, metala urtzeko arragoak, haren neurria zehaztuko duten ijezkailuak, bitxigintzako mahaia, leungailuak, labeak, etab

Azkenaldian, hainbat erakustaldi didaktiko egin ditu bere lantegian, bitxigintzaren prozesuan interesa duten taldeentzat.

Irakurleen iritziak:

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media