EUSKOMEDIA
Zeintzuk izan ziren Donostiako erreketara eraman zuten gertakariak? Nola bizi izan zuten herritarrek suntsiketa eta biztanleriaren sarraskia?
Euskomedia Fundaziok galdera horiek Twitter bidez erantzuten ari da, zuzenean izango balitz moduan: uztailaren 10ean hasi, Wellingtonek armada aliatuaren burua hartu zuenetik, irailaren 8ra arte, Zubietako batzarrak Donostia berreraikitzea erabaki zuen arte.
200 txioetan orain 200 urte gertatutakoaren berri emango da. Horrela tropen nondik-norakoak, hiriaren kontra egindako erasoaldiak eta, garaiko dokumentazioan oinarrituta, Donostiako herritarren testigantzak ezagutuko ditugu.
Oroimen historikoa sendotzea helburu duen proiektu honek, Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du.
1813. urtean gaude...
Irakurleen iritziak:
comments powered by DisqusEuskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria