Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Materialak | |
Prozesua | |
Prezioak |
PROZESUA
Brodatu bat edo beste egiteko erabiltzen den euskarria ez da beti berdina izaten. Azaldu dugu txapel, eskuoihal edo eskuzapietan irudiak egiteko zein modu dauden.
Papera albaintzen, txapeleko irudiekin. |
Irudia marraztuta dagoenean, lokarriak jarri behar izaten dira, paraleloan, elkarren artean 5 mm-ko aldearekin. Bien artean gelditzen den tartea betetzea izango da hurrengo pausoa, haria bi lokarrien gainetik pasatzen, hizkia osatu arte. Bukatzeko, muturrak errematatu beharko dira, oso puntada txiki bat emanez, ia-ia ikusi ere ez egiteko modukoa. Juntaren bat egotekotan, errematea hortxe egiten saiatu beharko da, ahal dela estalita gelditzeko.
Txapeletan, forroan izena eta helbidea ipini ohi ditu.
Ezkutu eta banderak brodatzeko prozesua ezberdina izaten da, "matizatu" egin behar izaten delako -brodatu mota bat da hori-, edota beste tonu batzuekin itzalak egin.
Txapela brodatzen. |
"Brodatu zulodunak" ere egiten ditu. Zuloek neurri eta forma ezberdinak edukitzean, "richelieu" deitu ohi zaio broderiari. Kasuotan, lehenik eta behin oihala zulatu egin behar izaten da, eta gero zuloen ertzak errematatu.