Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Tresnak | |
Prezioak |
TRESNAK
Gure artisauak bi tresna mota erabiltzen ditu funtsean: suntsikorrak, batetik, eta erreminta zein ekipoak bestetik.
Material suntsikorren artean, kotoizko ehunak, paper japoniarrak, tizuak, itsasgarri sintetikoak, kola biniliko neutroak eta produktu kimikoak erabiltzen ditu (kaltzio eta bario hidroxidoa, disolbatzaileak, desinfektatzaileak, etab.).
Koadernaketa lanak egiteko materialari dagokionez, lodiera eta kolore ezberdinetako kartoiak, zintak, etab.
XVIII. mendeko liburu bat, zaharberritu baino lehen eta ondoren. |
Obra grafikoak dauzkan akats txikiak konpontzeko, akuarelak, koloreetako arkatzak, etab. erabiltzen ditu (marrazketarako materiala).
Erremintei dagokienez, guraizeak, pintzelak, ebakitzaileak, eskularruak, borragomak, etab.
Aparagailuei dagokienez, pH-aren neurgailua, espesimetroa, berrosatzailea (modu automatikoan, orri bateko zuloak aldi berean betetzeko), prentsak, irabiagailua (berrosatzailerako), negatoskopioa (negatibo edo diapositibak ikusteko mahai argiduna), garbitzeko erretiluak, egurasteko erretiluak, etab.