Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Tresnak | |
Prezioak |
BERE PRODUKTUAK
Alde batetik, pergaminoak zaharberritzen ditu, errege zedulak batik bat, baina baita ere hiri gutunak, kantu liburuak, eta garai batean pergaminozkoak izandako orriak dauzkaten liburuak, gehienetan berziklatuta egoten direnak (hau da, forru gisa berrerabiltzen diren izkribu eta agiriak).
Fotoerreprodukzio batzuk, garbitu baino lehen eta zaharberrituta. |
Bestetik, paperezko euskarriak ere zaharberritzen ditu; hala nola paper sorta eta protokoloak, akten liburuak, biztanleriaren erroldak, inbentarioak, grabatuak, litografiak, eta abar. Ohikoenak antzinako liburuak izaten dira (eskuizkribu zein inpresoak), aspaldikoak, edo egile ezagun batena, edo merkatuan balio handikoa, edo sentimentalki baliotsua izateagatik zaharberritzea merezi dutenak.
Fotoerreprodukzio batzuk, garbitu baino lehen eta zaharberrituta. |
Egin dituen lanen artean bereziki gogoratzen duenetariko bat, sorginkeriaren inguruko prozesu bati buruzko eskuizkribu bat zaharberritu behar izan zuenekoa aipatzen digu; ez hainbeste liburuaren beraren kalitateagatik, baizik eta, batez ere, bertan aztertzen zen gaiagatik.
Batik bat paperean egindako obrak zaharberritu behar izaten ditu.
Paraninfo Celeste Obra, zaharberrituta. |
Zaharberritzeko ematen dioten material bakoitzari dagokionez, honako parametroak jasotzen dituen txostentxo bat prestatzen du: