Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Tresnak | |
Prezioak |
PREZIOAK
Henarrek, edozein lani ekin baino lehen, aurrekontu bat prestatzen du, eta, horrekin batera, lan bakoitzean egin beharreko guztiari buruzko xehetasunak jasotzen dituen txosten tekniko bat.
Zaharberritze lan bakoitza ezberdina izaten da, batetik bestera aldatu egiten direlako zaharberritu beharreko agiriaren egoera, neurriak eta euskarria, eta baita bakoitzari eskaini beharreko orduak ere.
Orientazio gisa, esan dezagun meza liburu tankerako liburu txiki baina lodi bat, paper finekoa, bere osotasunean zaharberritzea, 700 eta 900 euro inguru kosta dakigukeela, eta, prezio horretatik gora, 6.000 eurotara bitartean, betiere zaharberritu beharreko agiri edo liburuak eskatzen duen lanaren arabera.
Jakina, badira prezio merkeagoa daukaten beste lan batzuk ere; hala nola, egoera onean dauden liburuak zaharberritzea, edota aldaketa txikiak egitea bakarrik eskatzen dutenak (koadernaketa lanak egitea, guarda orriak aldatzea, edota burualde berriak ipintzea, adibidez).