Arantxa eta Juan José
ARANTZA ETA JUAN JOSE
Gaztaren artisauak
2004 / 06-18 / 07-02
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisauak
 Produktuak
 Museoa
 Irakaskuntza
 Osasun kontrola
 Prozesua
 Prezioak
 Bibliografia


ARTISAUAK

Juan José 1947ko apirilaren 12an jaio zen, baserri honetan bertan, eta gazte-gaztetandik aritu da nekazaritza lanetan. Arantza 1962an jaio zen, Matximentako (Gipuzkoa) Largarate baserrian.

Duela hamabost urte hasi ziren gazta egiten. Horretarako, Ochandorenaren eta Ipar Euskal Herritik etorri ohi zen Mitxer Lecuona apaizaren eskolak jaso zituzten.

1991 urtean, Erraizabal baserria erre egin zen. Berreraiki egin zuten, eta lehen ukuilua zegoen lekuan gaztandegia jarri zuten.

1999an, lehiaketa bateko txapeldun izan ziren Ordizian, eta sarritan gelditu izan dira bigarren eta hirugarren txapelketa horretan bertan. Plentziako lehiaketan garaile atera ziren 1996an, eta beste urte batzuetan bigarren eta hirugarren.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen