Sarrera | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Museoa | |
Irakaskuntza | |
Osasun kontrola | |
Prozesua | |
Prezioak | |
Bibliografia |
IRAKASKUNTZA
Aldian behin, haur taldeak joaten dira baserri honetara, museoa ikustera. Bertan, ikus-entzunezkoak jartzen zaizkie, azalpen batzuk ematen, eta, amaitzeko, gazta egiten hasten dira. Talde bakoitzean, gehienez jota, 20 lagun biltzen dira, eta guztien artean sei gazta egiten dituzte. Handik bi hilabetera bila pasa, eta eraman egiten dituzte. Eskola hauek Foru Aldundiak babesten ditu, eta eskola bakoitzari ehuneko jakin bat kobratzen zaio.