Sarrera | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Museoa | |
Irakaskuntza | |
Osasun kontrola | |
Prozesua | |
Prezioak | |
Bibliografia |
OSASUN KONTROLA
Ikaragarria da zenbateraino kontrolatzen den abereen osasuna. Astean behin, sulfatozko bainu bat ematen diete ardiei, hanketan izan ditzaketen infekzioak ekiditeko. Bestetik, erditu aurretik bedajoaren aurkako tratamendu bat ematen diete -gaixotasun hau, elikadura bat-batean aldatzean sortu ohi da-, sei hilabetez, eta udazkenean berriro.
Urtean behin, bizkarroi edo parasitoen aurkako tratamendu bat ematen diete.
Ardi bakoitzari txip bat sartzen diote urdailean, bere bilakaera, gaixotasunak, egunero zenbat jaten duen, zenbat esne ematen duen eta abar jakiteko. Bitxikeria modura, esan beharra dago umedun dagoen ardi bakoitzari, 5 hilabetetan bi ekografia egiten zaizkiola. Gainera, bakoitzaren zuhaitz genetiko eta genealogikoa prestatzen dute, animalia bakoitzaren genetika gertutik ezagutuz arraza hobetzen joateko. Halaber, hilabetean behin ardi bakoitzak ematen duen esnea ere kontrolatzen dute, bere elikaduraren kalitate zein kantitatea egokitzeko.
Ukuilua. |
Kontrol mota horiek guztiek egin eta gainditzeko, artzainek etengabe egin behar izaten dituzte berziklapenerako ikastaroak.
Ondorio gisa esan dezakeguna da Idiazabal gaztaren salneurria nolanahikoa ez bada ere, behin artzainek egin beharreko lan guztiak ezagututakoan, kopurua aski arrazoizkoa dela ikus daitekeela. Are gehiago: esango nuke salneurri horri esker gure Idiazabal gaztaren kalitate gorena sustatzen dugula zuzen-zuzenean.
Eta, Arantzak dioen bezala: “Euskadin oso gazta onak egiten ditugu, baina ez dakigu saltzen, eta, beraz, hori da orain ikasi behar duguna”. Jendearen artean gazta jateko ohitura zabaltzeko modu on bat, otorduen hasieran gazta pixka bat ateratzea izan daiteke.