Sarrera | |
Historia | |
Lehengaia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
ARTISAUA
Laureano Paniagua Coello Nava del Rey (Valladolid) herrian jaio zen, 1938ko otsailaren 3an.
Saskia egiten. |
Francisco Paniaguak sei seme-alaba izan zituen, bi mutil eta lau neska. Guztien artean, bere seme Laureanok bakarrik -laugarrenak- jarraitu du zumea artisauen modura lantzen.
Laureano, hamazazpi urte bete zituen arte, herrian bertan aritu zen aitarekin lanean, zumezko elementuak egiten. Baina ikustean eskaria nabarmen murrizten hasi zela –nagusiki, plastikoa agertu zelako-, eta saskigintzak apenas zeukala etorkizunik, Laureano Donostiara joan zen bizitzera, arreba baten etxera, eta 1955ean Andoaingo (Gipuzkoa) Fajas Index enpresan sartu zen lanera. Handik zortzi urtera, baina, 1963an, langileen kopurua egokitu behar izan zutela-eta, langabezian gelditu zen.
1964an, altzariak egiten zituen Manufacturas Vega enpresan hasi zen lanean, eta 28 urte igaro zituen bertan, harik eta 1992an, 54 urterekin, erretiro aurreratua eman zioten arte.
Francisco ezkonduta dago eta hiru seme-alaba dauzka: 2 mutil (39 eta 32 urtetakoak) eta neska bat (37 urtekoa), eta 16 urteko biloba bat du.
Gipuzkoara joan zenean, hasiera batean baztertuta utzi zuen saskigintza, baina 1970ean berriz ekin zion, entretenimendu modura, eta ordudanik horrekin jarraitzen du.