Sarrera | |
Historia | |
Lehengaia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
LEHENGAIA
Landare bat saskigintzan erabiltzeko modukoa izan dadin, ezaugarri jakin batzuk izan behar ditu: sendoa behar du izan, malgua, iraunkorra eta erraz lantzeko modukoa, gizakiak, bere eskuen eta hainbat tresnaren laguntzarekin (aiztoak, kurrikak, eta beste ezer gutxi gehiago) bere beharrei erantzuteko tresnak egin ditzan.
Saski estalkidunak. |
Saskiak egiteko, baldintza horiek betetzen zituztenen landareen artean gertuen zeuzkanak aukeratu ditu gure artisauak: espartzua (stipa tenacissima L.), zumea (salix sp.), palmondo nanoa (chamaerops humilis), lezka hostozabala (typha sp.), lezka (phragmites australis, communis L.), kanabera (arundo donax L.), zurezko landareen azalak, kalamua (cannabis sativa L.), lihoa (linum usitatissimum L.), zekalea (secale cereale L.), garia (triticum aestivum L.), agabea (agave sp.), jutea (corchorus sp.), kokoa (cocos nucifera), eta abar.
Nicolás de Bustinduy y Vergarak 1894an argitaratutako “La Industria Guipuzcoana” liburuan adierazten denaren arabera, garai hartan bazen saskigintzan ziharduen enpresa bat Zumarragan (Gipuzkoa), Justo Artiz y Cía. izenekoa:
“...con grandes sacrificios (estaba) haciendo plantaciones de mimbres y trayendo las estacas del extranjero, de las clases que se requieren para esa fabricación.
Jostailuzko aulki eta mahaitxoa. |
Esta industria es utilísima para un pueblo, porque es, digámoslo así, doméstica; pues se presta a que las familias puedan trabajar en sus respectivas casas. Se fabrican toda clase de objetos de mimbre, y una vez que se conozcan sus ventajas, promete extenderse mucho. Su producción actual no deja de ser respetable; casi todos los trabajos se hacen a mano”.
Ez dezagun ahantzi Zumarraga izenak berak baduela landare honekin loturarik, zumez betetako lekua esan nahi baitu.