PREZIOAK
Aipatu dugun bezala, Laureanok enkargatzen dizkioten gauzak egiten ditu.
Dena den, orientazio modura, gehienetan tailerrean izaten dituen elementu
batzuren prezioak eskainiko dizkizuegu:
- Bolalumak eramateko saskitxoak: 3 €.
- Heldulekurik gabeko saskiak: 3tik 6 €ra bitartean.
- Heldulekudun saskiak (perretxikoetarako, adibidez): 13tik 20 €ra
bitartean, neurriaren arabera.
- Saski estalkidun eta heldulekudunak, txikiak (neskatoek San Tomas egunean
erabiltzen dituztenak) zein handiak: 10etik 24 €ra bitartean.
- Eskupilotan jokatzeko pilotak jasotzeko saskia, gorriz eta urdinez
margotua: 18 €.
- Arropa jasotzeko saskitzarra: 56 €.
- Bi heldulekutako fruta-ontzia: 8 €.
- Beirazko botila forratua: 14 €.
- Panpinentzako mahaitxoa: 12 €.
- Panpinentzako aulkitxoa: 20 €.
- Frutarako azpilak: 10 €.
- Plantxatzeko arroparako azpil handiak: 22 €.
|
 |
 |
Materialen prezioak artisauaren tailerrean. |