Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Museoa | |
Prezioak |
MUSEOA
EUSKAL BUZTINGINTZAREN MUSEOAk 1993ko apirilean ikusi zuen argia. Ahalegin handiak egin behar izan zituzten amets hau egia bihurtzeko. José Ortiz de Zárate buztinlariaren tailerra izandako baserria zaharberritu, eta bertan daude gaur egun Museo eta tailerra.
Antzinako 1.500 pieza baino gehiago daude bertan ikusgai, Eusko Jaurlaritzarenak guztiak ere, eta txandaka jartzen dituzte erakusketan.
Astelehenetik ostiralera bitartean, 10etatik 13ak arte egoten da zabalik, eta 16etatik 19etara. Larunbatetan, 10etatik 14ak arte. Igande eta jai egunetan, itxita egoten da.
Erakusketa iraunkorra, sei ataletan dago banatuta, eta bakoitzak gai bat jorratzen du: ura, janarien mantenua, erabilera erlijiosoa, etab. Ataletako bat, erakusketa monografikoei dago zuzenduta, eta 8 hilero berritzen dute.
Ikustaldiko elementurik garrantzitsuenetarikoa, etxearen alboan dagoen labea da, zeina Monumentu kategoriarekin agertzen baiten Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Orokorrean (1994.11.09). Labe honetan, 8.000 pieza sartzera iritsi ziren. Oteak eta inausketetan bildutako adar pilak errez berotzen zen, eta 950ºC har zitzakeen. Labealdi bakoitzean, bi gurdi ote behar izaten zituzten. 1958an erabili zen labea azkenekoz.
Museoko ikustaldi gidatuetan banan-banan aztertzen dira pieza guztiak, eta zeramikak egin zireneko une historikoari buruzko azalpenak ere jasotzen dira. Hau guztia dela-eta, benetan interesgarria suertatzen da ikustaldia. Tailerrean, berriz, ekoizpen prozesua nolakoa den erakusten da, eta Blanka tornuan lanean jarri ohi da. Taldean joan nahi izanez gero, telefonoz deitu beharra dago, aurrez hitzordua hartzeko.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria