Argazkia
Blanka Gómez de Segura
Maistra Buztinlaria
2005 / 12 / 16 - 2006 / 01 / 06
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Museoa
 Prezioak


BERE PRODUKTUAK

Ikuspuntu estilistikotik begiratuta, Blanka Gómez de Segura "puritanoa" dela esan dezakegu, Euskal Herriko buztingintza tradizionaleko eredu, neurri eta marrazkiak beren horretan mantentzen saiatzen baita. Horregatik, garai bateko buztinlariek egiten zituzten pieza bezalakoak eskura ditzakegu gaur egun.

“Kopiak egiten ditugunean, jatorrizkoen ahalik eta antzik handiena ematen saiatzen gara. Gainerako piezak, usu erabiltzekoak batez ere, buztingintza tradizionalean daude oinarrituta, baina interpretazio berriak ematen dizkiegu”.

Olleriasko tailerrean, jatorrizko piezen kopiak egiteko enkargu bereziak jasotzen ditu: platerak, edalontziak, kofradietako pitxerrak, etab. Jatorrizko piezaren dekorazio eta kolore berbera ematen dio kopiari.

Enkargu bidez, enpresa, erakunde zein ezkontzetarako opari eta garaikurrak ere egiten ditu, serie txikian.

Gresezko baxeren edizio mugatuak egin ditu; izan ere, gresa oso material egokia baita egunero erabiltzeko, indartsua da-eta. Dekorazio eta itxura tradizionalak oinarritzat hartu, eta eskariaren arabera egokitu eta birmoldatzen ditu.

Blanka, Zeramologia Elkarteko kidea da, zeinaren egoitza Valentziako Zeramika Museo Nazionalean baitagoen. Urtero joan ohi da Elkarte honek antolatzen duen Kongresura eta, hainbat ediziotan, hizlari gisa ere hartu du bertan parte.

Urteak daramatza Estatuko zein Europako hainbat herrialdetako artisautza azoketara joaten. 2004an, Annaberg-en (Alemaniako Saxonian) lau urtean behin ospatu ohi den Europako Buztingintzaren Azokara joateko gonbidapena jaso zuen. Pieza bat aurkeztu zuen bertako lehiaketara, eta bigarren saria irabazi. Lehiaketak "zeramika, argiaren eramaile" zuen gai, eta berak aurkezturiko pieza Platonen "haitzuloan" zegoen oinarrituta: anfora handi bat zen... barrualdea apaindua zuena. Pieza ikusita, artisau baten lana baino gehiago, ARTISTA baten lana dela esango nuke nik, artisaua baino punttu bat gorago dagoen pertsona batek egina.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen