Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Museoa | |
Prezioak |
SARRERA
Sail honetan ohi dugun bezala, orain arte ezagutu ditugun zeramikarien erreferentziak emango dizkizuegu lehenik eta behin:
Edonola ere, Elena Txintxurreta gasteiztarraren fitxa izan zen buztingintza tradizionalean aritzen diren artisauen artean lehena. Bertan, euskal buztinlariei buruzko hainbat azalpen eman genizkion irakurleari.
Gaurkoan, BLANKA GÓMEZ DE SEGURA buztinlariaren fitxa ekarri dugu bilduma honetara. Eta “buztinlari maistra” izendatu dugu, dagoeneko hogeita bost urte daramatzalako buztina lantzen.
Artisau hau buztinezko piezak egiten dago espezializatuta. 1982an, Ollerías auzoko José Ortiz de Zárate buztinlariarengana jo zuen lanbidea ikasteko asmoz, eta hamar urte eman zituen berarekin. 1993an, antzinako tailerra berreskuratu, zaharberritu, eta tailerra zein Euskal Buztingintzaren Museoa zabaldu zituen bertan.
Urteak eman ditu eskolak ematen eta lanbideari lotutako jakintza transmititzen, eta buztingintza zein buztingileak ikertzen aritu da. Halaber, antzinako esmalte eta dekorazioak landu ditu, indusketetako materialak aztertuz. Dena den, bere ezagutzak partekatzea atsegin du gehien; izan ere, berak jaso duen jakintza hurrengo belaunaldiei transmititzeko betebeharra duela iruditzen baitzaio. “Buztina lantzen duen pertsonatzat” du bere burua, baina ez litzateke bidezkoa definizio horretara mugatzea, teilak egiten dituztenak ere buztina lantzen aritzen direlako, eta baita adobezko adreiluak egiten dituztenak ere.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria