Argazkia
Blanka Gómez de Segura
Maistra Buztingilea
2005 / 12 / 16 - 2006 / 01 / 06
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Museoa
 Prezioak


PROZESUAK

Antzina, inguru hauetan bizi ziren buztinlariek ibaiaren inguruetatik ateratzen zuten buztina. Pantanoa egin zutenean, baina, lur horietako gehienak ur azpian gelditu ziren, eta gelditzen ziren azken buztinlariek lana utzi beste aukerarik ez zuten izan.

Blankak buztina Bartzelonan erosten duen arren, urtero-urtero pantanoaren ur bazterretik apur bat atera ohi du. Zorupetik irteten den lurra aprobetxatzen du; esaterako, makinekin lubaki bat egiten dutenean agertzen dena. Ondoren, ur ertzean uzten du, hilabete edota urtetan zehar ustel dadin. Buztinlariek, garai batean, abereek tiratutako zilindroez zanpatzen zuten buztina, eta ondoren, palez baliatuz, "torko" izeneko putzu batean sartu eta urarekin nahasten zuten, txokolate moduko bat sortu arte. Gero, galbahe batetik iragazi, eta urmael batean uzten zuten, dekantatzeko. Lan hau guztia, materiala ateratzen zuten lurrean bertan egiten zuten, eta, beraz, buztina jada lanerako prest zegoela eramaten zuten gurdietan etxera.

Gaur egun, bi labe dauzka Blankak, bakoitza 300 litroko edukierakoa.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen