Sarrera | |
Historia | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Museoa | |
Prozesuak | |
Prezioak |
ARTISAUAK
Elías Otegi Mantxola 1953an jaio zen Urretxun, eta ikasketak amaitu eta gero Legazpiko Patricio Etxeberriaren enpresan hasi zen lanean, eta ondoren, SIDENORen aritu zen, herri berean.
Josune 1953an jaio zen Azkoitian, eta oinarrizko ikasketak amaitu ondoren, herriko denda batean hasi zen lanean.
Bikotea 1977an ezkondu zen, eta hiru seme izan zituen: Aitor (1981ean jaioa), Iker (1983an) eta Urki (1986an).
Josuneren familiak erlauntzak zituen Azkoitiko Aizpurutxo auzoko Aizpurutxo baserrian. Han egin zen Elias erleen zale, oraindik Josuneren mutila zela.
Eliasek eta Josunek Urretxun lursail bat erostea erabaki zuten 1995ean, Santa Barbara inguruan zehazki, eta erlezaintzan hasi. Erlezaintzaren Interpretazio-zentro bat jarri zuten, eta beste sei ekintzailerekin bat egin zuten “Baserria Natur Eskola bizia” kultura-ekimena sortzeko.
Ordutik, asko dira bertan izandako ikastetxe eta partikularrak.
Zentroa handitu eta guztiz modernizatu zuten, eta 2007ko irailaren 27an inauguratu zen.
Gaur egun, familiako kide guztiek hartzen dute parte proiektuan.
Nekazaritza ekologikoko azoketara joan ohi dira gehienbat, esate baterako: Urretxu-Zumarragako Santa Luziara, Eibarko San Andresera, Azpeitiako Santo Tomasera, Errenteriako artisau-azokara eta beste batzuetara.
Ez dute txapelketatan edo lehiaketatan parte hartzen, behin edo behin bakarrik aurkeztu ziren, eta hainbat kalitate-sari jaso zituzten: 1. saria 2004an, Eibarko azokan; 2. saria 2007an, lehiaketa berean.
Beste erlezain batzuekin bat egin eta GIEZBERRI elkartea sortu zuten; beraz, beren produktu guztiek kalitatearen LABELA dutela bermatuta dago.
Era berean, eskualdeko erlezainak biltzen dituen Gipuzkoako Erlezainen Elkarteko (GEE) kide dira.
Otegi familia- Epelde
Aikur baserria
20700 URRETXU / GIPUZKOA
Tel. 656 78 57 48
Posta elektronikoa: aikur3@gmail.com
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria