Argazkia
Aikur
Erle Museoa
2008  /  05-23  /  06-06
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Museoa
 Prozesuak
 Prezioak


MUSEOA

Museoak 260 m2-ko azalera du:

Beheko solairuan harrera-lekua dago, eta baita denda bat ere, beraiek egindako produktuak saltzeko. Hortik Museora sartuko gara. Solairu honek 3 sail ditu: A. Mitologia eta historia. B Erlezaintza eta polinizazioa eta C. Produktuak.

Sail bakoitzean makina bat dago, eta hori ukituz informazio askoz ere gehiago eskuratuko dugu. Era berean, erlezaintzan erabiltzen diren orotariko tresna-motak daude erakusgai, baita Euskal Herriko antzinako nahiz egungo erlauntz-ereduak ere. Solairu horretatik erauzketa-solairu txiki baino moderno eta funtzional batean sartuko gara.

Goiko solairu osoa erleen bizitzari buruzkoa da. Erle erraldoidun taula batek ematen digu ongietorria, eta intsektuaren morfologia azaltzen digu. Horren ondoan, atzerako argia duen pantaila ukigarri bat dugu, erleen barne-organo eta –glandulak erakusten dizkiguna. Beste pantaila batek guk irudia nola ikusten digun erakusten digu, eta botoi bat sakatuz gero, erleak irudi bera nola ikusten duen azalduko digu. Hirugarren pantaila batek komunikazioaren dantza eta erlekumaldia nola gertatzen den azaltzen digu didaktikoki.

Museoan erleak erlauntzetan ere ikus ditzakegu. Horretarako bi erlauntz dituzte ikusgai, baita beirazko kutxa handi bat ere; bertako erlauntz batek naturalki egin du abaraska. Solairu horretatik ikus-entzunezkoen aretoan eta tailerrean sartuko gara. Tailerrean haurrek argizari trinkozko kandela egiten ikasten dute argizari beroarekin, eta ondoren, eztia potetxo batean sartu eta etxera eramaten dute Aikurretik pasatu direla gogoratzeko.

Era berean, antzinako erlauntz eta tresnak ditugu, baita panel argiztatuak, koloreztatuak eta pantaila ukigarriak ere.

Bisitariek kanpoaldean seinalatuta ditugun ibilbideak jarraitu eta hainbat motako erlauntzak ikusi ahal izango dituzte, bakoitza bere azalpen-panelarekin. Era berean, Euskal Herriko landare melifero garrantzitsuenak ere izango dituzte ikusgai.

Ordutegia: lanegunetan hitzordua beharko da. Larunbat eta igandetan 11etatik 14etara.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen