Argazkia
Aikur
Erle Museoa
2008  /  05-23  /  06-06
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Museoa
 Prozesuak
 Prezioak


HISTORIA

Levanteko K.a. 5.000. urteko horma-pinturak ditugu eztiaren erabileraren zantzu zaharrenetarikoak. Margo horietan artzainak ageri dira beren ganaduekin, baita gizonak abarasketatik eztia ateratzen ere.

Badakigu Sumerian K.a hirugarren milurtekoan eztia kontsumitzen zela. Egipton sendagai gisa ageri zaigu Ebersen papiroan. Kultura horrek momifikazio-prozesuetan ere erabiltzen zuen eztia.

Erromako Apiciosek askotan aipatzen du eztia bere errezeten osagai gisa.

Gure artisauek diotenez, inguruko familia batek zerria hil ondoren, urdaiazpikoak gazitu, ezti-geruza bat eman eta, gero, zintzilik jartzen ditu lehor daitezen. Aldian-aldian begirada bat botatzen diete, eta beharrezkoa bada, beste ezti-geruza bat ematen diete berriz ere.

Materiagabeko munduan ere, eztia gozotasunaren ikur da; behazuna, aldiz, mingostasunaren ezaugarri da.

Antzinako Grezian jada ezti-ura —hilezkortasunaren ikur zena— santuen eta jakitunen edari zen.

Hinduismoan, Biblian eta Koranean goratu egiten zuten.

Alde materialean arreta jarri eta ezin ukatu gozoekin atsegin handia hartzen dugula. Baina, aldi berean, gure organoen orekarentzat beharrezkoak diren azukre nahiz beste elementu batzuk ematen dizkigu.

Eztia da azukrea zuzenean kontsumitzeko era naturala.

36 ezti-mota daude; lehengaiak, hau da, erleek xurgatzen duten nektarrak baldintzatuko du beti hori. Hortaz, florak, bere egoerak, faunak, klimatologiak eta erlauntzaren kokapen zehatzak nahiz erlekumearen “osasun” egoerak baldintzatuko dute erlekume horrek produzituko duen ezti mota. Ziur esan dezakegu ez daudela bi ezti-pote berdin, guk nahi bezain antzekoak izan daitezkeen arren. Horrek bide ematen dio eztia maite duenari produktu horren gustuez, lurrinez eta zaporeez gozatzeko.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen