Sarrera | |
Historia | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Museoa | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
200 bat erlauntz dituzte, eta hortik eztia (Labelduna) eta ezti ekologikoa ateratzen dute.
Adierazi beharra dago, erlauntz guztiak beti tratatu behar direla; izan ere, barrosiak (horiek erasotzen dituen akaroa) guztiz hondatuko lituzke bestela. Kasu guztietan eztia produktu naturala dela esan dezakegun arren, ekologiaren aldaerak beste zaintza batzuk behar dituela dio; esate baterako, erlauntzak kutsatzailerik ez izatea 3 kilometroko itzulinguruan. Ezin dira, beraz, honako leku hauetan kokatu: industrialdeetan, hirialdeetan, eta ezta tratamendu kimikoak aplikatu edo ongarri artifizialak erabili ohi diren soroetan ere.
Beren eztia 500 eta 1.000 gramoko potetan saltzen dute, dagokion LABEL etiketarekin edo zigilu ekologikoarekin, produktuaren kalitatea bermatuta dago beraz.
Honako produktu hauek egiten dituzte:
Eliasek esan digunez, zuhaitzen ernamuinek berez sortzen dituzte propietate antibiotikoak, bakteriei eta onddoei aurre egiteko. Erleek produktua beren hankei itsatsi ondoren, beren abaraskan izan ditzaketen zuloak estaltzen dituzte. Hori propolia da.
Propolia oso antibiotiko ona da eztarriko infekzioetarako, zaurietarako eta abarrerako. Produktua etil-alkohol pixka batean disolbatzen da erabili ahal izateko, eta horren beharra dugunean, 10 tanta bota behar ditugu urez betetako baso batean. Ondoren, zauria garbitu behar dugu, eta arazoa eztarrian badugu, gargarak egin behar ditugu.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria